Bizkaia.eus

EWSS003C

  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea

Verificacion certificados de la sede electronica

Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea

Egoitza elektronikoak modu fede-emailean identifikatzeko eta haiekin komunikazio segurua bermatzeko balio dute egoitza elektronikoaren ziurtagiriek; hala, eskaintzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna ziurtatzen dira, eta beste batzuek asmo txarrez eginiko intrusioen biktima izateko arriskua saihesten da.

Egoitza elektronikoaren ziurtagiri aitortua, funtsean, web-zerbitzaria segurua dela ziurtatzen duen agiri bat da, konfiantzazko hirugarren gisa diharduen ziurtapen-zerbitzuen emaile batek ematen duena. Ziurtagiriak egoitza elektronikoaren titularraren identifikazioa jasotzen du, eta dispositibo seguru baten edo bide baliokide baten bidez igortzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duen 77/2012 Foru Dekretuan ezartzen da egoitza elektronikoak bere gutxieneko edukien artean ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat izan behar duela eta zuzenean eta doan sartu behar ahal izango dela sistema horretara.

Urrats hauek eman behar ditugu Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak emandako ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko (zuzenean eta doan):

  1. Klikatu gure nabigatzailearen helbide-barran agertzen den giltzarrapoan, aukeratu "konexioa segurua da", eta azkenik, egiaztagiriaren ikonoan klikatuko dugu. Nabigatzaile bakoitzak sarbide hau eta ziurtagiria bere erara erakutsiko du, baina beti jasoko du informazio bera.

     

  2. Ziurtagiriaren edukia ikusi ahal izateko, "Xehetasunak" atalean klikatuko dugu. Informazioa "Ziurtagiriaren eremuak" atalean agertuko da.

     

  3. Ziurtapen-bidean egiaztatzeko "Xehetasunak" fitxan klikatuko dugu, “Ziurtagirien hierarkia” atalean, egoitza elektronikoaren ziurtagiria jaulkitzeko konfiantzazko zer erro-ziurtagiri erabili den ikusteko eta ziurtagiriaren egoera egiaztatu ahal izango dugu.

 

www.ebizkaia.eus Izenpe Gune Seguru bat da, balidazio hedatua duena. Hori esteka honetan egiazta dezakegu.

Igo