www.ebizkaia.eus helbide elektronikoa da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa, eta Foru Aldundiak herritarren eskura jartzen du internet bidez era guztietako kontsulta eta izapideak egiteko, betiere informaziorako sarbidean eta jardueren izapideetan segurtasun-berme guztiak egonda.
Egoitza elektronikoaren titulartasuna Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.
Egoitza elektronikoaren kudeaketa teknologikoa eta segurtasuna, berriz, Lantik, S.A. merkataritzako foru sozietateari dagozkio.
Egoitza elektronikoan eskainitako eduki eta zerbitzuen kudeaketa dagokien informazioaren titular diren foru sailen erantzukizuna da, eta administrazio elektronikoaren arloko eskumena duen foru sailari egokituko zaio eduki komunen kudeaketa.
Egoitza elektronikoaren ziurtagiri bidez identifikatuko dira egoitza elektronikoak.
Egoitza elektronikoak modu fede-emailean identifikatzeko eta haiekin komunikazio segurua bermatzeko balio dute egoitza elektronikoaren ziurtagiriek; hala, eskaintzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna ziurtatzen dira, eta beste batzuek asmo txarrez eginiko intrusioen biktima izateko arriskua saihesten da.
Egoitza elektronikoaren ziurtagiri aitortua, funtsean, web-zerbitzaria segurua dela ziurtatzen duen agiri bat da, konfiantzazko hirugarren gisa diharduen ziurtapen-zerbitzuen emaile batek ematen duena. Ziurtagiriak egoitza elektronikoaren titularraren identifikazioa jasotzen du, eta dispositibo seguru baten edo bide baliokide baten bidez igortzen da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duen 77/2012 Foru Dekretuan ezartzen da egoitza elektronikoak bere gutxieneko edukien artean ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat izan behar duela eta zuzenean eta doan sartu behar ahal izango dela sistema horretara.
Urrats hauek eman behar dituzu Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak emandako ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko (zuzenean eta doan):
Egin klik zure nabigatzailearen helbide-barran, eta aukeratu "ikusi ziurtagiria". Nabigatzaile bakoitzak bere erara erakutsiko du ziurtagiria, baina beti jasoko du informazio bera.
Ziurtagiriaren edukia ikusi ahal izateko, egin klik "xehetasunak" atalean, eta aukeratu "subjektua" eremua.
Egin klik ziurtapen-bidean egiaztatzeko konfiantzazko zer erro-ziurtagiri erabili den egoitzako ziurtagiria eta zer egoeratan dagoen ziurtagiria.
www.ebizkaia.eus Izenpe Gune Seguru bat da, balidazio hedatua duena. Hori esteka honetan egiazta dezakezu.
Egoitza elektronikora sartzen diren prozedura, izapide eta zerbitzuetan, jarduera hauek egin ahali izango dira: eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztu, espedienteen izapideen egoerari buruzko kontsultak egin eta jakinarazpen elektronikoetara sartu.
Gaur egun egoitza elektronikoan dauden prozedura, izapide eta zerbitzuetara sartzeko, jo izapideen katalogoaren bilatzaile aurreratura , eta aukeratu "izapidetzeko kanala: elektronikoa; non izapidetu: egoitza elektronikoa".
Horrez gainera, aukera dago Bizkaiko Foru Aldundiak emandako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatzeko eta beste jarduera batzuk egiteko, fisikoki pertsonatu beharrik gabe.
Pdf fitxategiak ikusteko edozein programa (Adobe Reader XI. bertsioa, Foxit Reader, Nitro PDF Reader...). Google Chrome eta Mozilla Firefox nabigatzaileen azken bertsioetan ez da beharrezkoa instalatzea, PDFak ikusteko programa bat baitaukate integraturik.
Eskakizunak egiaztatu (Testa exekutatzeko Elementu Berrien Blokeatzailea desaktibatuta egon behar da.)
{ "gruposCookies": [{"keyName": "pc_tecnicas_ebizkaia","nombreEs": "tecnicas","nombreEu": "tecnicas en euskera","descripcionEs": "Descripción tecnicas castellano","descripcionEu": " Descripción tecnicas en euskera","listadoCookies": ["COOKIE_SUPPORT"]},{"keyName": "pc_analitica_ebizkaia","nombreEs": "análisis","nombreEu": "Analisi-cookieak","descripcionEs": "Recogen información anónima sobre el comportamiento de las personas usuarias en los sitios web con la finalidad de medir y analizar la actividad en cuestión para introducir mejoras en función de los datos de uso.","descripcionEu": "Erabiltzaileek webguneetan duten portaerari buruzko informazio anonimoa biltzen dute, dena delako jarduera neurtu eta aztertzeko, erabilera-datuen arabera hobekuntzak sartzeko.","listadoCookies": ["ga","_ga","_gat","_gid"]},{"keyName": "pc_preferencias_ebizkaia","nombreEs": "preferencias","nombreEu": "Pertsonalizazio-cookieak","descripcionEs": " Permiten a la persona usuaria acceder a un servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de criterios propios del terminal que usa (idioma, tipo de navegador,...)","descripcionEu": "Aldez aurretik definitutako ezaugarri orokor batzuk dituen zerbitzu batean sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, erabiltzen duen terminalaren berezko irizpideen arabera (hizkuntza, nabigatzaile mota...).","listadoCookies": []}] }
.ebizkaia.eus
false
COOKIEN POLITIKA
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure Cookien Politika HEMEN klik eginez. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Nabigatzaile honek ez du uzten orria behar bezala bistaratzen. Mesedez, erabili Google Chrome, Mozilla Firefox, Microsoft Edge edo Apple Safari.
COOKIEN POLITIKA
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Gure Cookien Politikari buruz gehiago jakiteko, egin klik HEMEN.