Harremanetarako

Laguntza telematikoa:

Ahalik eta lasterren erantzungo dizugu, posta elektronikoz. Nahi baduzu beste bide batzuk erabilita (telefonoa eta/edo posta arruta) zurekin harremanetan jartzea, ez ahaztu horretarako behar diren datuak ematea.

  • Egoitza elektronikoaren edukiari edo funtzionamenduari buruzko kontsultak.
  • Informatikari edo arazo teknikoei buruzko kontsultak: programak@bizkaia.eus.
  • Prozedura, izapide edo zerbitzu jakin bati buruzko kontsultak (formularioa, behar den dokumentazioa, epeak, eta abar): izapideen katalogoan erabilgarri dagoen prozedura, izapide edo zerbitzu jakinari buruzko informazioaren "Harremanetarako" atalean jasotako helbide elektronikoa.
  • Foru sailen eta haien mendeko erakundeen kokalekuari buruzko informazio orokorra, bai eta haien eskumen eta izapideei buruzkoa ere. 
  • Kexak edo iradokizunak.

On-line zuzeneko laguntza informatikoa:

On-line zuzenean laguntza emateko zerbitzu informatikoak (Webcall) helburua hau du: Bizkaiko Foru Aldundiak ezarrita dauzkan aplikazio informatiko eta telematikoen erabiltzaileei eskaintzen zaien euskarri teknikoa hobetzea.

Webcall erabilita, aukera duzu dituzun zalantza eta arazoak konpontzeko; horretarako, informatika arloko langileek zure kontsultaren gaia diren aplikazioei buruz emandako azalpenak ikusi ahal izango dituzu zure ordenagailuaren pantailan. Horrez gainera, langile horiek ikus dezakete zer aplikazio dituzun funtzionamenduan zure ordenagailuan, eta zurekin batera nabigatu dezakete interneten saio berean, denbora errealean.

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostegunera, 07:30etik 19:00etara; ostiraletan, 07:30etik 15:00etara. Ekainetik irailera arte, berriz, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era.

On-line WEBCALL laguntza informatikoko zerbitzura sartzea.

Telefono bidezko laguntza:

  • Egoitza elektronikoaren edukiari edo funtzionamenduari buruzko kontsultak: 94 406 7777. Laguntza-ordutegia.
  • Informatikari edo arazo teknikoei buruzko kontsultak: 94 608 3566. Laguntza-ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 07:30etik 19:00etara; ostiraletan, 07:30etik 15:00etara. Ekainetik irailera arte, berriz, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era.
  • Prozedura, izapide edo zerbitzu jakin bati buruzko kontsultak (formularioa, behar den dokumentazioa, epeak, eta abar): Izapideen katalogoan erabilgarri dagoen prozedura, izapide edo zerbitzu jakinari buruzko informazioaren "Harremanetarako" atalean jasotako telefonoa.
  • Foru sailen eta haien mendeko erakundeen kokalekuari buruzko informazio orokorra, bai eta haien eskumen eta izapideei buruzkoa ere: 94 406 7777Laguntza-ordutegia.

Bulegoko harrera: