Bizkaia.eus
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Dokumentuak lokalizatzailaren eta sinaduren bidez egiaztatzea

Dokumentuak lokalizatzailearen bidez eta sinaduren bidez egiaztatzea

Zerbitzu honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiltzen duten organo eta erakunde publikoek igorritako dokumentuen benetakotasuna eta osotasuna egiaztatu daitezke, bai eta dokumentu horietan jasotako sinadura elektronikoena ere.

Dokumentuaren ezkerraldeko ertzean dagoen lokalizatzaile edo egiaztapen-kode elektronikoaren bidez (EKEa), jarduera hauek egin ahal izango dituzu:

  • Dokumentua deskargatu eta, horrela, paperezko dokumentuaren benetakotasuna eta osotasuna egiaztatu deskargatutako dokumentuarekin alderatuta.
  • Dokumentuari lotutako sinadurak egiaztatu; horretarako sinaduren zerrendara sartu behar duzu eta hala aukera izango duzu sinatzaileen identitatea, sinatzaileek zerbitzua ematen duten organoa eta sinadura mota egiaztatzeko, bai eta ziurtagiri edo zigilu elektronikoz eginiko sinadurak egiaztatzeko ere.
  • "Sinaduren ziurtagiria" lortu. Ziurtagiri bat sortuko da PDF formatuan. Ziurtagiri horretan ez dira jasoko jatorrizko sinadura elektronikoak; dokumentu sinatuaren ertzean testu bat agertzen da sinatzaileen izena jasotzen duena. Beraz, ez du jatorriko dokumentuaren balio juridikoa.

Igo


EKEa balidatzea

Dokumentu baten benetakotasuna egiaztatzeko, sartu EKEa

Segurtasuna dela eta, idatzi irudian agertzen diren karaktereak, eta sakatu "lokalizatu dokumentua" botoia.

captcha