Bizkaia.eus
  • Hasiera
  • Zerbitzuak
  • Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea

Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea

Egoitza elektronikoak modu fede-emailean identifikatzeko eta haiekin komunikazio segurua bermatzeko balio dute egoitza elektronikoaren ziurtagiriek; hala, eskaintzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna ziurtatzen dira, eta beste batzuek asmo txarrez eginiko intrusioen biktima izateko arriskua saihesten da.

Egoitza elektronikoaren ziurtagiri aitortua, funtsean, web-zerbitzaria segurua dela ziurtatzen duen agiri bat da, konfiantzazko hirugarren gisa diharduen ziurtapen-zerbitzuen emaile batek ematen duena. Ziurtagiriak egoitza elektronikoaren titularraren identifikazioa jasotzen du, eta dispositibo seguru baten edo bide baliokide baten bidez igortzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duen 77/2012 Foru Dekretuan ezartzen da egoitza elektronikoak bere gutxieneko edukien artean ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat izan behar duela eta zuzenean eta doan sartu behar ahal izango dela sistema horretara.

Urrats hauek eman behar dituzu Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak emandako ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko (zuzenean eta doan):

  1. Egin klik zure nabigatzailearen helbide-barran, eta aukeratu "ikusi ziurtagiria". Nabigatzaile bakoitzak bere erara erakutsiko du ziurtagiria, baina beti jasoko du informazio bera.
  2. Ziurtagiriaren edukia ikusi ahal izateko, egin klik "xehetasunak" atalean, eta aukeratu "subjektua" eremua.
  3. Egin klik ziurtapen-bidean egiaztatzeko konfiantzazko zer erro-ziurtagiri erabili den egoitzako ziurtagiria eta zer egoeratan dagoen ziurtagiria.

www.ebizkaia.eus Izenpe Gune Seguru bat da, balidazio hedatua duena. Hori esteka honetan egiazta dezakezu.

Igo