Bizkaia.eus

Erabilerraztasuna

Erabiltzaile jakin batzuek interneten nabigatzean dituzten oztopoak ezabatu edo gutxienez ere arintzea da erabilerraztasunaren helburua, hala aukera izango baitute informazioa eskuratzeko. Erabiltzaileen zailtasunak fisikoak, psikikoak edo erabiltzen duten teknologiari lotuak izan daitezke:

  • Ikusi, entzun edo mugitzeko arazoak.
  • Edukia ulertzeko arazoak.
  • Nabigazioa behar bezain intuitiboa ez izatea.
  • Konexioa astiro ibiltzea.
  • Nabigatzaileak zaharkituta egotea eta, ondorioz, edukia ondo ez interpretatzea.
  • Dispositibo batzuk ez edukitzea (sagua, teklatua, eta abar).

Bizkaiko Foru Aldundiak badaki zer garrantzitsua den Interneterako sarbidea edukitzea, edozein pertsonari ematen baitio aukera haren edukien berri izateko eta haren zerbitzuak eskuratzeko.

Egoitza elektronikoari dagokionez, Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu du erabilerraztasuna betetzeko, eta, gaur egun, lanean dihardu orri guztiak erabilerrazak izan daitezen, Web 2.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideak (A Bikoitza maila) kontuan hartuta.

Une honetan eskuratu ezin daitekeen edukiren batera sartu behar baduzu, jakinarazi diezagukezu zure eskaera bidaliz.