Elkarreragingarrintasun

Herritarrek administrazioen esku dauden datu eta dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea eraginkortasunez gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioen arteko informazio-trukea sustatu nahi du. Horixe da, hain zuzen, elkarreragingarritasuna: informazio-sistemek eta, ondorioz, haietan oinarritzen diren prozedurek daukaten gaitasuna datuak partekatzeko eta euren artean informazioa eta ezagutza trukatzeko.

Hori horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak elkarreragingarritasun-nodo bat sortu du, non administrazioen arteko informazio-trukea dagoeneko errealitate bat den. Beraz, web honek bitartekari-lana egiten du administrazioen artean; era horretan, herritarrek, enpresek eta entitateek ez dute paperezko ziurtagiririk aurkeztu behar parte hartzen duten administrazio-prozeduretan izapideak egitean. Horrez gainera, herritarrei laguntza ematen die administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez harremanetan jartzeko.

Elkarreragingarritasuna azaltzeko Bizkaia Goazen 2030eko bideoa ikusi

Administrazioen arten trukatzen diren datuen multzoak dira elkarreragingarritasun-zerbitzuak. Gaur egun, zerbitzu hauek daude erabilgarri Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarreragingarritasun-nodoan:

Baliagarri dagoen zerbitzuaren deskripzioa

Lagatzailea*

Oharrak

1

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) kontsulta

Lanbide

 

2

Nortasun-datuen kontsulta eta egiaztapena

Polizia Zuzendaritza Nagusia (DGP)

 

3

Zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko zerbitzua, foru aldundiek emana (BFA)

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)

Zerga-betebeharrak egunean izateak esan nahi du beharrezkoak diren aitorpenak aurkeztuta daudela eta zorrik ez dela azaltzen, edo, azaltzen badira betearazteko epean, gerotuta, zatikatuta edo etenda daudela. 

4

Zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko zerbitzua, foru aldundiek emana (GFA)

Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA)

 

5

Zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko zerbitzua, foru aldundiek emana (AFA)

Arabako Foru Aldundia (AFA)

 

6

Zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko zerbitzua (AEAT)

Zerga-Administrazioko Estatuko Agentzia (AEAT)

Zerbitzu Mugatua

7

Banakako erroldaren kontsulta 

Bizkaiko Lurralde Historikoko Udalak

 

8

Banakako erroldaren datuen kontsulta (Eusko Jaurlaritzaren katalogoan argitaratutakoak soilik)

EAEko Udalak

Zerbitzu Mugatua

9

Prestazio sozial publikoen kontsulta

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN)

 

10

Sexu-delituak direla-eta aurrekarik ez egotearen kontsulta (filiazioaren bitartez)

Justizia Ministerioa

 

11

Pentsioak eta laguntza ekonomikoak

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)

 
12

Prestazio ekonomikoen ziurtagirien kontsulta

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)  
13

BFAren egoitza-laguntzaren kontsulta

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)  
14

Laguntzaile pertsonala

Bizkaiko Foru Aldundia (BFA)  
15 Diruzaintza Orokorraren Gizarte Segurantzarekin egunean egotearen Zerbitzua (TGSS)  Gizarte-Segurantzako Tesoreria Orokorra (TGSS)  
16 Diruzaintza Orokorraren Gizarte Segurantzarekin data zehatz baten altan egotearen kontsulta  Gizarte-Segurantzako Tesoreria Orokorra (TGSS)  
17 Epigrafeen kontsulta Foru Aldundiak Zerbitzu Mugatua
18 Epigrafeen kontsulta Bizkaiko Foru Aldundia  
19 Zerga-egoitza datuen kontsulta Foru Aldundiak Zerbitzu Mugatua
20 Bizileku datuak egiaztatzeko kontsulta Estatistika Nazio Institutoa (INE)

Zerbitzu Mugatua (ENIk ez du Udaletxei daturik lagatzen eta datuak beti Autonomi Erkidego barrukoak izango dira)

21 Erregistro zibilean Jaiotzen datuen kontsulta Erregistro Zibila  
22 Erregistro zibilean Heriotzen datuen kontsulta Erregistro Zibila  
24 Familia ugariaren tituluen kontsulta  Eusko Jaurlaritza  
23 Erregistro zibilean Ezkondutakoen datuen kontsulta Erregistro Zibila  
25 Etxebideren datuen kontsulta Etxebide  
26 Izatezko Bikote-Erregistroan inskribatuta egotearen Kontsulta Eusko Jaurlaritza  
27 Gida baimenen datuen kontsultatza DGT (Trafiko Zuzendaritza Nagusia)  
28 Ibilgailuen datuen kontsulta DGT (Trafiko Zuzendaritza Nagusia)  
30 Unibertsitateko Tituluen Kontsulta Hezkuntza Ministerioa  
31 Bizileku-erroldaren datuen kontsulta

EAEko Udalak

Zerbitzu Mugatua
32 Errolda historikoaren datuen kontsulta EAEko Udalak Zerbitzu Mugatua
33 Katastro-datuen kontsulta Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak (DGC)  
34

Desgaitasun-graduaren kontsulta (BFA)

BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
36 Unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialen kontsulta Hezkuntza Ministerioa  
37 Mendetasun-graduaren kontsulta (BFA)

BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)

 
38 Menpekotasun gradua eta maila Gizarte Zerbitzu eta nagusien institutoa (IMSERSO)  
39 Euskarazko hizkuntza-eskakizun (profil linguistikoa) altuenaren kontsulta Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB)  
40 Langabezia-prestazioen egungo zenbatekoen kontsulta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)  
41 Langabezia-prestazioen aldiko zenbatekoen kontsulta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)  
42 Langabezia-prestazioen egungo egoeraren kontsulta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE)  
43 Errenta maila  (PFEZ) BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
44 Ondare maila BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
45 Kontuen kontsulta BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
46 Ondasun Higiezinen kontsulta BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
48 Soldata ordaintzaileen kontsulta BFA (Bizkaiko Foru Aldundia)  
49 Aurrekari penalen kontsulta Filiazioaren bidez Justizia Ministerioa  
50 Aurrekari penalen kontsulta Dokumentazio bidez Justizia Ministerioa  
51 Ibilgailuen Zerrendaren Kontsulta DGT (Trafiko Zuzendaritza Nagusia)  
52 Zigorrentzat diren Ibilgailuen datuen kontsulta  DGT (Trafiko Zuzendaritza Nagusia)  
53 Gidariaren zigorren kontsulta  DGT (Trafiko Zuzendaritza Nagusia)  
54 Lan-bizitzaren agiria Gizarte-Segurantzako Tesoreria Orokorra (TGSS)  
55 Nafarroako IAE epigrafeak Nafarroako Ogasuna  
56 Sexu-delituak direla-eta aurrekarik ez egotearen kontsulta (dokumentazioaren bitartez) Justizia Ministerioa  

* Herritarrei buruzko datuen jabe eta erantzulea den erakundea.

* Zerrenda zenbakiak ez doaz korrelatiboki, garatzean ari diren zerbitzuak direla eta.

1. PAUSUA- Elkarreragingarritasun Hitzarmenaren sinadura, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteakoa. Beharrezkoa izango da honen sinadura, Elkarreragingarritasuna erabili ahal izateko Bizkaiko Nodoaren bitartez. 

 

2. PAUSUA- NODO BIZKAIAn Altan ematea: Bizkaiko Lurraldeko Toki erakundeari alta ofiziala eskatuko zaio BFA-ko Egoitza elektronikoan. ‘Alta Bizkaiko Elkarreragingarritasun Nodoan’ tramitearen bitartez egiten da alta eskaera, erakunde bakoitzeko kontaktuak identifikatzeko helburuarekin.

Bideo-Tutoriala: Sakatu hemen ALTA egiteko bideo tutoriala ikusteko (EZ DU AUDIORIK - epe laburrean textua euskeraz egongo da ere)

 

3. PAUSUA- Behin aurreko izapideak bukatuta, hurrengoa egin daiteke:

  • Beste Administrazio batzuetako datuak kontsultatu edota egiaztatu – Lagapen-hartzaile bezala jokatu: hurrengoko imprimakia bete beharko da Elkarreragingarritasun Zerbitzuak eskatzeko.(Bidali "udalak@biscaytik.eus" helbidera Udaletxe edo Mankomunazgoa izatekotan eta "interoperabilidad.bizkaia@bizkaia.eus"-era beste kasuetan)

  • Zuen datuak beste Administrazio batzuentzat ikusgai jarri – Lagatzaile bezala jokatu: hurrengoko imprimakia bete beharko da zerbitzuak nodoan argitaratzeko, zeinetan, sartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero, lagapen-hartzaileak datuen kontsulta edo egiaztapena egiteko aukera izango duen.
    • Udaletxeen 3 erroldak ikusgai jartzeko imprimakia hemen deskargatu dezakezue. (Bidali "udalak@biscaytik.eus" helbidera)

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak herritarrei aitortzen die administrazio publikoen esku dagoeneko dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko eskubidea.

Horrez gainera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, IV. kapituluan, elkarreragingarritasunaren protagonismoa onartzen du, eta xedatzen du administrazio bakoitzak irispidea erraztu egin beharko duela interesdunen inguruan dauzkan datuak gainerako administrazio publikoek eskuratu ahal izan ditzaten.

Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren bidez, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen da; eskema horretan ezartzen da administrazio publikoek zer irizpide eta gomendio hartu behar dituzten kontuan elkarreragingarritasuna bermatzen diten erabaki teknologikoak hartzeko. Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen diren elkarreragingarritasun-arau teknikoek alderdi jakin batzuk garatzen dira.

Datu-bitartekaritzako protokoloen elkarreragingarritasunari buruzko arau teknika da arau tekniko garrantzitsuenetako bat (2012ko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez emana). Arau horretan zehazten da zer eginkizun dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeetan parte hartzen duten eragileek eta zer baldintza bete behar dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeen prozesuek. Gure plataforma arau tekniko honetan oinarritzen da.

Bestalde, urriaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez araututako Segurtasunaren Eskema Nazionala dago; dekretuaren arabera, hau da eskemaren helburua: konfiantza-baldintzak sortzea bitarteko elektronikoak erabiltzeko; horretarako, hainbat neurri ezarri ditu, sistema, datu, komunikazio eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzeko eta herritarrei eta administrazio publikoei aukera emateko baliabide horien bitartez beren eskubideak erabili eta eginbeharrak bete ditzaten.

HITZARMENAK