Elkarreragingarrintasuna
Herritarrek administrazioen esku dauden datu eta dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea eraginkortasunez gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioen arteko informazio-trukea sustatu nahi du. Horixe da, hain zuzen, elkarreragingarritasuna: informazio-sistemek eta, ondorioz, haietan oinarritzen diren prozedurek daukaten gaitasuna datuak partekatzeko eta euren artean informazioa eta ezagutza trukatzeko.
Hori horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak elkarreragingarritasun-nodo bat sortu du, non administrazioen arteko informazio-trukea dagoeneko errealitate bat den. Beraz, web honek bitartekari-lana egiten du administrazioen artean; era horretan, herritarrek, enpresek eta entitateek ez dute paperezko ziurtagiririk aurkeztu behar parte hartzen duten administrazio-prozeduretan izapideak egitean. Horrez gainera, herritarrei laguntza ematen die administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez harremanetan jartzeko.
Elkarreragingarritasuna azaltzeko Bizkaia Goazen 2030eko bideoa ikusi
Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarreragingarritasun Nodoan, honako zerbitzu hauek jartzen dira administrazio publikoen eskura:
Kodea | Eremua | Zerbitzua
|
Deskribapena
|
Lagatzailea
|
Dokumentua edo esteka
|
Emaitza
|
Oharrak
|
---|---|---|---|---|---|---|---|
002 | Identifikazioa | Nortasun datuen egiaztapena | Identifikazio-zenbaki bati lotutako nortasun datuen egiaztapena | PZN |
|
Activo
|
|
075 | Identifikazioa | Nortasun datuen kontsulta | Pertsona bati lotutako nortasun datuen kontsulta | PZN |
|
Activo
|
|
064 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
003 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak |
BFA
|
Activo
|
||
006 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak | ZAEA |
|
Error
|
|
085 | Betebeharrak | Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak. | ZAEA + Foru Aldundiak |
Error
|
||
066 | Ogasuna | Errenta maila (PFEZ) | PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zenbatekoak dezimalekin ematen dira. | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
043 | Ogasuna | Errenta maila (PFEZ) | PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zenbatekoak dezimalekin ematen dira. |
BFA
|
Activo
|
||
044 | Ogasuna | Ondare maila | Pertsona fisiko baten titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak |
BFA
|
Activo
|
||
045 | Ogasuna | Kontu maila | Pertsona fisiko baten titulartasuneko finantza-erakundeetako kontuak eta horien saldoen zenbatekoa |
BFA
|
Activo
|
||
046 | Ogasuna | Ondasun higiezinak | Pertsona fisiko baten titulartasuneko ondasun higiezinei, hiri-ondasunei eta landa-ondasunei buruzko informazio |
BFA
|
Activo
|
||
017 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
018 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak |
BFA
|
Activo
|
||
019 | Ogasuna | Zerga egoitzaren datuak | Pertsona fisiko edo juridiko baten helbide fiskalari buruzko datuak |
BFA
|
Activo
|
||
047 | Ogasuna | Zerga egoitzaren datuak | Pertsona fisiko edo juridiko baten helbide fiskalari buruzko datuak |
BFA
|
Activo
|
||
048 | Ogasuna | Nomina ordaintzaileak | Pertsona fisiko baten nomina-ordaintzaileen datuak |
BFA
|
Activo
|
||
007 | Egoitza | Banakako Errolda | Kontsultaren unean pertsona batek duen bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
057 | Egoitza | Errolda historikoa | Pertsona bat bizi izan den helbideak eta erroldan alta-/baja-mugimenduak, hamar urte lehenagora arte, kontsulta-datatik zenbatzen hasita | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
058 | Egoitza | DSBErako Bizileku Errolda | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak. (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako) | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
079 | Egoitza | Bizileku Errolda Generikoa | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak | Bizkaiko Udalak |
Activo
Ez ditu barne hartzen Ermua, Getxo, Sopela, Bermeo eta Amorebieta |
||
059 | Egoitza | Banakako Errolda | Kontsultaren unean erroldan inskribatutako pertsonen helbidea | EAEko Udalak |
Activo
|
||
032 | Egoitza | Errolda Historikoa | Pertsona bat bizi izan den helbideak eta erroldan alta-/baja-mugimenduak, hamar urte lehenagora arte, kontsulta-datatik zenbatzen hasita | EAEko Udalak |
Activo
Ez ditu barne hartzen Bizkaiko Udalak |
||
031 | Egoitza | DSBErako Bizileku Errolda | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak. (Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarako) | EAEko Udalak |
Activo
Ez ditu barne hartzen Bizkaiko Udalak |
||
078 | Egoitza | Bizileku Errolda Generikoa | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak |
EAEko Udalak |
Error
Ez ditu barne hartzen Ermua eta Amorebieta |
||
084 | Egoitza | Errolda Historikoa (032 eta 057 barne ditu) | Barne hartzen ditu Bizkaiko Lurralde Historikoaren errolda historikoko zerbitzua eta EAEko errolda historikoko zerbitzua | BFA - EJ |
Activo
|
||
088 | Egoitza | Bizileku Errolda Generikoa (078 eta 079 barne ditu) | Barne hartzen ditu Bizkaiko Lurralde Historikoaren bizileku errolda generikoa eta EAEko bizileku errolda generikoa. |
BFA - EJ |
Activo
|
||
034 | Pertsonala | Desgaitasun maila | Pertsona bati lotutako desgaitasunari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
037 | Pertsonala | Mendekotasun maila | Pertsona bati lotutako mendekotasun-mailari eta -graduari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
080 | Pertsonala | Mendekotasun-egoera aitortzea | Egiaztatzen du kontsultatutako pertsonak kontsulta-data zehatz batean mendekotasun-egoera aitortuta daukan. Mendekotasuna daukala ulertzen da haren mendekotasun-gradua >= 1 bada. |
BFA
|
Activo
|
||
038 | Pertsonala | Mendekotasun maila eta gradua | Pertsona bati lotutako mendekotasun-mailari eta -graduari buruzko informazioa | IMSERSO |
|
Activo
|
|
081 | Pertsonala | Desgaitasun-egoera aitortzea | Egiaztatzen du kontsultatutako pertsonak kontsulta-data zehatz batean desgaitasun-egoera aitortuta daukan. Desgaitasuna daukala ulertzen da haren desgaitasun-gradua % 33koa edo handiagoa bada. |
BFA
|
Activo
|
||
089 | Pertsonala | Desgaitasun jakin batzuetarako garraio-laguntzaileentzako ordainketa-salbuespena | Desgaitasunen bat duen pertsonak, ordaintzera salbuetsita dagoen laguntzailea duen kontsultatzen du |
BFA
|
Activo
|
||
090 | Pertsonala | Desgaitasuna 65%koa edo altuagoa izatea | Pertsona baten desgaitasuna 65%koa edo altuagoa duen egiaztatzen du |
BFA
|
Activo
|
||
071 | Lan arloa | Bizkaiko Artisautzako Erakundeen Erregistroa | Bizkaiko Artisautzako Erakundeen Erregistroan izena emanda dauden artisauei buruzko informazioa. |
BFA
|
Activo
|
||
073 | Pertsonala | Mugikortasun urriaren baremoa | Kontsultatutako pertsona data zehatz batetan mugikortasun urriaren baremoa duen ala ez konfirmatzen du. |
BFA
|
Activo
|
||
074 | Pertsonala | PFEZeko kenkarietarako Letra aplikagarria | Kontsultatuko pertsonaren desgaitasunagatiko eta/edo mendekotasunagatiko PFEZeko kenkarietarako letra apligarria ematen du. |
BFA
|
Activo
|
||
077 | Pertsonala | Aparkatzeko txartelerako BFAren irizpen-zerbitzu | Egiaztatzen du pertsona batek aldeko irizpena daukan desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela eskuratzeko. |
BFA
|
Activo
|
||
011 | Prestazioak | Pentsioak eta laguntza ekonomikoak | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan kobratutako pentsio/laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
012 | Prestazioak | Mendekotasunaren prestazio ekonomikoak | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan kobratutako pentsio/laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
013 | Prestazioak | Egoitza laguntza | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan eman zaizkion egoitza laguntzei buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
014 | Prestazioak | Laguntza pertsonala | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan eman zaizkion asistentzia pertsonalei buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
015 | Betebeharrak | Ordainketa Betebeharrak | Kontsultatzeko ea pertsona fisiko edo juridiko batek egunean dituen Gizarte Segurantzari ordaintzeko betebeharrak | GSDN |
|
Activo
|
|
001 | Prestazioak | Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBG) | Titular bati lotutako zenbatekoak eta prestazioak | Lanbide |
|
Activo
|
|
054 | Lan arloa | Lan bizitza | Kontsultaren datatik pertsona baten azken urteko lan-bizitza | GSDN |
|
Activo
|
|
082 | Lan arloa | Lan bizitza 5 urte | Kontsultaren datatik pertsona baten azken 5 urteko lan-bizitza | GSDN |
|
Activo
|
|
009 | Prestazioak | Gizarte Prestazio Publikoak | Pertsona batek jasotako gizarte-prestazio publikoak | GSIN |
|
Activo
|
|
021 | Familia | Jaiotzen Erregistro Zibila | Herritarren jaiotza-datuak, jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Error
Ez ditu beti datuak itzultzen (berrikusten) |
|
023 | Familia | Ezkontzen Erregistro Zibila | Herritarren ezkontza-datuak, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Error
Ez ditu beti datuak itzultzen (berrikusten) |
|
022 | Familia | Heriotzen Erregistro Zibila | Herritarren heriotza-datuak, heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Activo
|
|
050 | Aurrekariak | Zigor aurrekariak (dokumentazioa bidez) | Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean kontsultaren xede den pertsonaren datuak bat datozen jakiteko (kontsultatutako pertsonaren datu gutxiago sartu behar dira) | Justizia Ministerioa |
|
Activo
|
|
056 | Aurrekariak | Sexu-delituengatiko aurrekaririk eza dokumentazioaren bidez | Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian inskribatuta ez dauden pertsonei buruzko ziurtagiriak (kontsultatutako pertsonaren datu gutxiago sartu behar dira) | Justizia Ministerioa |
|
Activo
|
|
016 | Lan arloa | Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian alta emanda dagoela egiaztatzea | Pertsona fisiko bat data jakin batean Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen egiaztapena | GSDN |
|
Activo
|
|
024 | Familia | Familia Ugariaren Datuak | Familia ugariko titulu bati buruzko informazioa | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
025 | Familia | Etxebideren datuak | Euskadiko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan pertsona baten datuak kontsultatzeko | Etxebide |
|
Activo
|
|
026 | Familia | Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta egotea | Kontsultaren datan pertsona bat Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dagoen kontsultatzeko | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
028 | Trafikoa | Ibilgailuaren datuak | Ibilgailu bati buruzko informazioa identifikazio-dokumentuaren zenbaki batetik abiatuta (matrikula, nibea, bastidore-zenbakia) | TZN |
|
Activo
|
|
051 | Trafikoa | Ibilgailuen zerrenda | Ibilgailuen zerrenda pertsona baten izenean | TZN |
|
Activo
|
|
027 | Trafikoa | Gidabaimenak | Pertsona batek dituen gidabaimenen zerrenda | TZN |
|
Activo
|
|
052 | Trafikoa | Ibilgailuaren datuak zehapenetarako | Zehapen-prozeduretako ibilgailuei buruzko informazioa | TZN |
|
Activo
TZNk hitzarmena sinatzea eskatzen du |
|
053 | Trafikoa | Gidarien zehapenak | Zehapen-prozeduretan gidari baten informazioa | TZN |
|
Activo
TZNk hitzarmena sinatzea eskatzen du |
|
030 | Ikasketak | Unibertsitate tituluak | Pertsona fisiko bati emandako unibertsitate-titulu ofizialei buruzko informazioa | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
036 | Ikasketak | Unibertsitatekoak ez diren tituluak | Pertsona fisiko bati emandako unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialei buruzko informazioa (ikus tituluen zerrenda deskribapen-dokumentuan) | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
039 | Ikasketak | Hizkuntza Eskakizun Gorena (Euskara) | Pertsona bati ematen zaion euskararen hizkuntza-eskakizun altuenari buruzko informazioa | ETZEB |
|
Activo
|
|
068 | Ikasketak | Bekadunaren izaera | Kontsultaren xede den pertsonari emandako bekak | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
067 | Ikasketak | Unibertsitateko matrikula datuak | Kontsultaren xede den pertsonaren unibertsitate-matrikulen datuak | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
069 | Ikasketak | Profesionaltasun egiaztagiriak | Pertsona baten prestakuntza-kontuan egiaztatutako profesionaltasun-ziurtagiriak | Lanbide |
|
Activo
|
|
070 | Ikasketak | Ikastaroen egiaztagiriak | IVAPen bidez gainditutako ikastaroen zerrenda (Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundea) | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
020 | Egoitza | Egoitza datuak | Herritarren bizileku-datuak, errolda-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | EIN |
|
Error
EINek ez die baimenik ematen udalei eta mankomunitatei |
|
033 | Ogasuna | Katastro datuak | Pertsona fisiko edo juridiko bati lotutako katastroko datu-basean agertzen diren higiezinen katastroko datuak | KZN |
|
Activo
Estatuko katastroa |
|
055 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak | Nafarroako Ogasuna |
|
Activo
|
|
040 | Prestazioak | Langabezia Prestazioen Egungo Zenbatekoak | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioen zenbatekoak | SEPE |
|
Activo
|
|
041 | Prestazioak | Langabezia Prestazioen Aldiko Zenbatekoak | Egun edo aldi jakin batean langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioen zenbatekoak | SEPE |
|
Activo
Lanbideren informazioa barne |
|
042 | Prestazioak | Langabezia-prestazioen egungo egoera | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioak | SEPE |
|
Activo
|
|
061 | Lan arloa | Enplegu-eskatzaile gisaren inskribapena gaur egungo datan | Enplegu-zerbitzu publikoetan eskatzaile baten inskripzioaren egungo egoerari buruzko informazioa | SEPE |
|
Activo
|
|
062 | Lan arloa | Enplegu-eskatzaile gisaren inskribapena data konkretuan | Enplegu-zerbitzu publikoetan eskatzaile batek data jakin batean duen inskripzio-egoera | SEPE |
|
Activo
|
|
060 | Lan arloa | Langabezia Prestazioak (040, 041 eta 042 barne ditu) | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioak, baita prestazio horien zenbatekoak ere, data edo aldi jakin batean. 040, 041 eta 042 zerbitzuak barne hartzen ditu. | SEPE |
|
Activo
|
|
063 | Prestazioak | EES eta Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoak | Pertsona batek eskatutako EES/EPEak (Etxebizitzarako Eskubide Subjetiboa eta Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa) | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
065 | Egoitza | Legezko egoitzaren datuak | Atzerritar batek Espainian duen legezko egoitzari buruzko datuak | Barne Ministerioa |
|
Activo
|
|
083 | Notariotza | Kopia Soila | Notario-ahalorde baten CSVa (egiaztapen-kode segurua) edo notario-ahalorde baten iraunkortasunean eragina duen dokumentu batena adierazita, kode horri dagokion kopia soil elektronikoa lortu ahal izango da. |
NKN |
|
Activo
|
|
086 | Notariotza | Ahalorde notarialen iraupena | Ahalorde notarial baten iraupenaren gaineko kontsultak egiteko aukera ematen du, hura identifikatuta edo ahalordea eman duen eskritura publikoaren identifikazio-dateun bidez, edo berariaz helburu horretarako jaulkitakok ode baten bidez (CSV).
|
NKN |
|
Activo
|
|
087 | Notariotza | Sozietate bateko admnistratzaileak | Sozietate bateko administratzailearen ixendapenaren egoera egiaztatzeko modua ematen du: gaur egun indarrean dagoen, kargua utzi duen edo uko egin dion. | NKN |
|
Activo
|
Zerbitzuaren ordena ez da korrelatiboa, Elkarreragingarritasun Zerbitzuak garatzen ari baitira.
Berariaz adierazten ez diren zerbitzu guztiak kontsultakoak dira, egiaztapenekoak direla adierazten denean izan ezik.
Dokumentua edo esteka | |
Aktiboa | |
Eraikitzen | |
Konpontzen |
Aldez aurreko hitzarmena behar da | |
Bilaketa masiboak ditu | |
Zerbitzu berria |
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak herritarrei aitortzen die administrazio publikoen esku dagoeneko dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko eskubidea.
Horrez gainera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, IV. kapituluan, elkarreragingarritasunaren protagonismoa onartzen du, eta xedatzen du administrazio bakoitzak irispidea erraztu egin beharko duela interesdunen inguruan dauzkan datuak gainerako administrazio publikoek eskuratu ahal izan ditzaten.
Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren bidez, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen da; eskema horretan ezartzen da administrazio publikoek zer irizpide eta gomendio hartu behar dituzten kontuan elkarreragingarritasuna bermatzen diten erabaki teknologikoak hartzeko. Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen diren elkarreragingarritasun-arau teknikoek alderdi jakin batzuk garatzen dira.
Datu-bitartekaritzako protokoloen elkarreragingarritasunari buruzko arau teknika da arau tekniko garrantzitsuenetako bat (2012ko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez emana). Arau horretan zehazten da zer eginkizun dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeetan parte hartzen duten eragileek eta zer baldintza bete behar dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeen prozesuek. Gure plataforma arau tekniko honetan oinarritzen da.
Bestalde, urriaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez araututako Segurtasunaren Eskema Nazionala dago; dekretuaren arabera, hau da eskemaren helburua: konfiantza-baldintzak sortzea bitarteko elektronikoak erabiltzeko; horretarako, hainbat neurri ezarri ditu, sistema, datu, komunikazio eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzeko eta herritarrei eta administrazio publikoei aukera emateko baliabide horien bitartez beren eskubideak erabili eta eginbeharrak bete ditzaten.
HITZARMENAK
- Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen arteko ereduzko lankidetza-hitzarmena, datuen elkartrukatze elektronikoari buruzkoa onarpenaren 2017ko urriaren hamaikako, Erabakia.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean sinatuko den lankidetza Hitzarmena onestea. Hitzarmenaren xedea da Administrazio Elektronikoaren esparruan oinarrizko irtenbideak ematea elkarri.
- HITZARMENAK.
Dekretuak eta inprimakiak: Dekretuak eta inprimakiak araudira egokitu beharko dira eskabideak izapidetzean arazorik egon ez dadin.
- Ikusi EAE-an adostutako irizpideak (GARRANTZITSUA IRIZPIDE HAUEK JARRAITZEA)
- Ikusi Estatuak argitaratutako prozedura
UDALEKUEN ADIBIDEA
IMPRIMAKI ADIBIDEA DIRU-LAGUNTZetarako:
- Udaletxe baten adibidea (Zalla)
- Udaletxe baten adibidea (Santurtzi)
- Amankomunazgo baten adibidea (Lea-Artibai): Erreala eta zuzendutakoa
BESTE INFORMAZIO GEHIGARRIA
-
Beharrezkoa al da bizikidetza-unitateko pertsona guztien baimena lortzea, laguntza edo diru-laguntza bat lortzeko, izapideak aurera eramateko? Ez, ikusi DBEBren hurrengoko textu legala: CN19-010 DIC D19-015-eu.pdf (PDF / 481.94 KB)