Zerga esparru edo Esparru orokorra?
Zerga esparru aukera hautatzen baduzu, Foru Ogasunaren eremuko izapideetan bakarrik jardun ahal izango duzu.
Esparru orokorra aukera hautatzen baduzu, Bizkaiko Foru Aldundiaren izapide guztietan jardun ahal izango duzu
Adingabe baten legezko ordezkaria
► Familia-liburua edo adingabearen jaiotza-ziurtagiria
Gurasoetako bati edo biei guraso-ahala kendu edo eten bazaie:
► Tutoretzaren inskripzioa (babes judiziala) jasotzen duen Erregistro Zibilaren ziurtagiria,
edo
► Gizarte Ekintzako diputatuaren foru-agindua, guraso-ahala (administrazio-tutoretza) eteten duena
Adin nagusiko ezgaituen legezko ordezkariak
► Tutorea/kuradorea izendatzeko ebazpen judiziala eta Tutorearen/kuradorearen kargua onartzen dela jasotzen duen dokumentua,
edo
► Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria, kuradore edo defendatzaile judizialaren izendapena jasotzen duena
Hildako pertsona fisiko baten ondorengoa
Zerga-eremua aukerarako bakarrik
1. Herentzia ez bada onartua edo esleitua izan:
a) Hildakoak notario aurrean testamentua egin badu:
► Azken nahien ziurtagiria
► Hildakoaren testamentua
b) Hildakoak EZ badu notario aurrean testamenturik egin:
► Abintestato jaraunsleei buruzko adierazpenaren akta
2. Herentzia onartua edo esleitua izan bada:
► Herentzia onartzeko eta adjudikatzeko eskritura
Pertsona juridiko baten ondorengoa
Zerga-eremua aukerarako bakarrik
► Likidatzailea izendatzeko eskritura publikoa edo ebazpen judiziala,
eta, halakorik ezean,
► Azkentze edo desegite unean ordezkari zirenen izendatze-eskritura.
Herentzia esleitu gabeak
1. Komisariodun herentzia esleitu gabeak (Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen 37. artikulua)
a) Testamentuan ordezkaria edo administratzailea izendatu bada:
► Hildakoak notario aurrean eginiko testamentua
b) Testamentuan ez bada ordezkari edo administratzailerik izendatu eta hildakoak ezkontidea edo izatezko bikotekidea bazuen:
► Erregistro Zibilak edo Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria, non egiaztatzen den hildakoaren ezkontidea edo izatezko bikotekidea dela
c) Testamentuan ez bada ordezkari edo administratzailerik izendatu eta hildakoak ez bazuen ezkontide edo izatezko bikotekiderik:
► Hildakoak notario aurrean egindako testamentua, komisarioaren izendapena jasotzen duena
2. Komisariorik gabeko herentzia esleitu gabeak
► 036 eredua, non izendatzen den esleitu gabeko herentziaren ordezkaria
Administratzaile judiziala
1. Enpresen enbargoak eta fruitu eta errenten enbargoak (PZL 631 artikulua)
a) Testamentuan ordezkaria edo administratzailea izendatu bada:
► Justizia Administrazioaren letraduaren dekretua, administratzaile judiziala izendatzekoa
edo
► Izendapena Merkataritza Erregistroan edo, ondasun higiezinei eragiten badie, Jabetza Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria
2. Administrazio judiziala HERENTZIAK (PZL 797 artikulua)
► Administratzaile izendapenaren eta kargua hartzearen lekukotza, Justizia Administrazioaren letraduak emana
edo
► Izendapena Jabetzaren Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria
Konkurtso Administratzailea
Konkurtsopeko sozietatea likidazioan dago edo salbuespen gisa, konkurtsoa deklaratzeko autoan eten egiten badira sozietate-administratzaileen ahalmenak
a) Testamentuan ordezkaria edo administratzailea izendatu bada:
► Konkurtsopeko enpresaren kudeaketa- eta administrazio-ahalmenak etetea erabakitzen duen autoa (likidazio-fasea irekitzeko autoa edo, hala badagokio, konkurtsoa deklaratzeko autoa)
eta
► Konkurtso-administratzailearen izaera egiaztatzen duen agiria, Justizia Administrazioaren letraduak emana (egiaztagutuna) KLTB 68. art.)