- Hasiera
- Egoitza ezagutu
- Egun baliogabeen egutegia
Bizkaiko Foru Aldundiaren egun baliogabeen egutegia
Egoitza elektronikoaren zerbitzuak egunean hogeita lau orduz egongo dira erabilgarri, urteko egun guztietan.
Nolanahi ere, egun baliodun edo naturaletan ezarritako epea zenbatzeko, eta interesdunek epeok betetzeari dagokionez, egun baliogabe batean egiten den aurkezpena hurrengo egun balioduneko gaueko hamabiak eta segundo batean egindakotzat joko da, salbu eta araudi batek beren-beregi onartzen badu harrera egun baliogabe batean egitea.
2026
Honako hauek dira baliogabe deklaratutako egunak, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako ordezkariaren 2025eko uztailaren 11ko Ebazpenari, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako ordezkariaren 2025eko abuztuaren 4ko Ebazpenak aldatua, eta Ahaldun Nagusiaren urriaren 6ko 179/2025 Foru Dekretuari jarraikiz, zeinaren bidez deklaratzen baita zein diren egun baliogabeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eremuan 2026an zehar egin edo aurkeztu behar diren egintza, izapide edo errekurtso guztietarako:
- Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
- Urtarrilaren 6a, Jaunaren Epifania
- Martxoaren 19a, San Joseren eguna
- Apirilaren 2a, Ostegun Santua
- Apirilaren 3a, Ostiral Santua
- Apirilaren 6a, Pazko Astelehena
- Maiatzaren 1a, Langileen Eguna
- Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna
- Uztailaren 31, Loiolako San Inazio
- Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea
- Abuztuaren 28a, Bilboko Aste Nagusiko ostirala
- Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala
- Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna
- Abenduaren 24a, Gabon gaua eguna
- Abenduaren 25a, Eguberri eguna
- Abenduaren 31a, Gabon zahar eguna
- 2026ko larunbatak eta igandeak
Arazo teknikoak, operatiboak edo mantentze-arazoak direla-eta aurrez ikusten bada egoitza elektronikoa edo zerbitzuren bat operatiboa ez egotea, aurretik ahalik eta lasterren emango da horren berri, eta adieraziko da zer ordezko bide erabil daitezkeen kontsultak eta izapideak egiteko.
Planifikatu gabeko etenaldien ondorioz ezin denean aurretik jakinarazi etena, gorabehera horren berri emateko beharrezko diren neurriak hartuko dira, eta, hala behar denean, luzatu egingo dira iraungitzear dauden epeak.