- Hasiera
- Egoitza ezagutu
- Egun eta ordu ofizialak
Egun eta ordu ofizialak
Asteartea, 2024(e)ko urriaren 8a 21:19:26
Egoitza elektronikoaren sorrerari buruzko foru dekretuan ezarritakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak izan beharreko gutxieneko edukietako bat da egun eta ordu ofizialen adierazpena, eta erregistro elektronikoak adierazpen hori erabiliko du interesdunek eta administrazio-organoek bete beharreko epeak zenbatzeko.
Egun baliodun edo naturaletan ezarritako epea zenbatzeko, eta interesdunek epeok betetzeari dagokionez, egun baliogabe batean egiten den aurkezpena hurrengo egun balioduneko gaueko hamabiak eta segundo batean egindakotzat joko da, salbu eta araudi batek beren-beregi onartzen badu harrera egun baliogabe batean egitea.
Esteka honetan kontsultatu dezakezu Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako egun baliodunen egutegia: Egun baliogabeen egutegia