- Hasiera
- Egoitza ezagutu
- Egoitzari buruz
Egoitza elektronikoari buruz
Epeak eta egun baliogabeen egutegia
Egoitza elektronikoko zerbitzuak eguneko 24 orduetan erabili ahal izango dira, urteko egun guztietan.
Hala ere, egun baliodunetan jarritako epeen zenbaketarako, kontuan izan behar duzu:
- Egun baliodun batean aurkezten baduzu eskabide bat edo halako egun batean egiten baduzu izapide bat, egun horretan bertan aurkeztuta eta erregistratuta geratuko da.
- Egun baliogabe batean aurkezten baduzu (larunbata, igandea edo jaieguna), hurrengo egun balioduneko lehen orduan aurkeztutzat joko da.
- Epearen azken eguna egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.
Egoitza honetako data eta ordu ofizialak helburu hauetarako erabiltzen dira: epeak kalkulatzeko, izapide eta dokumentuen aurkezpena erregistratzeko, eta jakinarazpen elektroniko bat eskura noiz jartzen den eta noiz irakurri den xedatzeko. Legezko balioa dute, eta zure gailuaren ordu-konfigurazioari nagusitzen zaizkio.
Kontsultatu egun baliogabeen egutegia
Larunbata, 2026(e)ko urriaren 17a
Data eta ordu ofiziala
Atal honetan ageri diren data eta ordua dira egoitza elektronikoko denbora-erreferentzia ofiziala. Informazio hori estatuko ordutegi-iturri ofizialekin sinkronizatuta mantentzen da, eta etengabe argitaratzen da, erreferentzia bakarra, zehatza eta erabiltzaile guztientzat eskuragarria bermatzeko.
Bizkaiko Foru Aldundian epeak zenbatzeko erreferentzia da.
Une bakoitzeko ordu ofiziala egiaztatzeko, sakatu eguneratzeko botoia.
Onartutako identifikazio- eta sinadura-bitartekoak
Egoitza elektronikoko zerbitzuak erabili ahal izateko, zeure burua identifikatu behar duzu elektronikoki, eta, kasu batzuetan, sinatu. Horretarako, onartutako identifikazio- eta sinadura-sistemetako bat erabil dezakezu.
Kontsultatu onartutako identifikazio- eta sinadura-bitartekoakBetekizun teknikoak
Kontsultatu zer betekizun tekniko behar diren egoitza elektronikoa erabiltzeko.
Zer behar da egoitza elektronikoa erabiltzeko
Betekizun teknikoak kontsultatzeaInformazioa
-
Zer da egoitza elektronikoa?
Egoitza elektronikoa Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jartzeko espazio digital ofiziala eta segurua da.
Bertan izapideak egin ditzakezu, dokumentazioa aurkeztu, espedienteak kontsultatu eta jakinarazpenak eskuratu, gune bakar batetik eta behar duzun guztietan.
Eskuragarri dauden izapide eta zerbitzuei buruzko informazioa ere aurkituko duzu, bai eta haiek egiteko dauden bide guztiak ere.
-
Egoitza elektronikoaren titularra eta kudeaketa.
Bizkaiko Foru Aldundia da egoitza elektroniko honen titularra.
Funtzionamendu egokia bermatzeko:
- Lantik SABP da egoitza elektronikoaren kudeaketa teknologikoaren eta segurtasunaren arduraduna.
- Foru-sail bakoitza da argitaratzen dituen informazioaren, izapideen eta zerbitzuen arduraduna.
- Administrazio elektronikoaren eskumena duen foru-sailak koordinatzen ditu egoitzako eduki eta zerbitzu komunak.
-
Egoitza elektronikoaren identifikazioa
Egoitza elektronikoaren ziurtagiri baten bidez identifikatuko da egoitza elektronikoa.
Egoitza elektronikoaren ziurtagiriari buruzko informazioa kontsultatzeko, jo egoitza elektronikoaren atal honetara: «Egoitza elektronikoaren ziurtagiriak egiaztatzea».
Araudia
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa herritarren eta administrazio publikoen arteko harreman elektronikoa arautzen duen araudiak arautzen du.
Arau horiek honako alderdi hauek bermatzen dituzte:
- Datu pertsonalen babesa
- Izapideen segurtasuna
- Jarduketen balio juridikoa
- Erabiltzaileen eskubideak
- Identifikazio elektronikoa
- Irisgarritasun digitala