Ziurtagiri elektronikoa ziurtapen-zerbitzuen emaile batek elektronikoki sinatutako dokumentu bat da, sinadura egiaztatzeko datuak sinatzailearekin lotzen dituena eta haren nortasuna berresten duena. Elektronikoki sinatzeko eta sinatzailea bere datuekin identifikatzeko beharrezko informazioa jasotzen du (izena edo izen soziala, NAN edo IFZ, algoritmoa eta sinadura-gakoak, iraungitze-data eta ematen duen erakundea). Beraz, ziurtagiri elektroniko batek pertsona fisikoak, juridikoak edo erakundeak identifikatzeko balio du, eta pertsona edo erakunde horiek dokumentuak elektronikoki sinatzeko, honako hauek bermatuz:
Sinatzailearen nortasuna.
Sinatutako dokumentuaren osotasuna, hau da, sinatutako dokumentua jatorrizkoaren berdina dela eta ez duela aldaketarik edo manipulaziorik izan.
Uko ez egitea; izan ere, sinatzaileak sinadura egiteko erabiltzen dituen datuak bakarrak eta esklusiboak dira, eta, beraz, gero ezin du esan dokumentua sinatu ez duenik.
Onartutako/kualifikatutako ziurtagiri elektronikoen bi tipologia daude:
Txartelarekin: txip kriptografiko bat txertatuta duen txartel batean eusten dira eta irakurtzeko beharrezkoa da ordenagailuan ziurtagiria igortzen duen erakundearen softwarea jartzea eta txartela irakurgailu batean sartzea.
Txartelik gabe: Interneterako konexio baten bidez edo ekipoan bertan instalatutako software baten bidez sinatzea (mugikorra, tableta, ordenagailua, etab.).
Ziurtagiri elektroniko bat onartua izango da (edo kualifikatua) ziurtagiria eman duen ziurtapen-zerbitzuen emaileak sinadura elektronikoari buruzko legerian ezarritako baldintzak betetzen dituenean, ziurtagiria eman zaion pertsona fisiko edo juridikoaren nortasuna eta gainerako inguruabarrak egiaztatzeari dagokionez, eta aurkezten dituen ziurtapen-zerbitzuen fidagarritasunari eta bermeei dagokienez. Erakunde eskudunak ezarri eta gainbegiratutako ziurtagiri aitortuak ematen dituzten emaileak ziurtapen-zerbitzuen emaileen konfiantzazko zerrendan daude, eta ziurtagiri horiek Administrazio Publiko guztiek onartu behar dituzte.
Egoitza Elektronikoaren bidez, eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztu ahal izango ditut, espedienteen izapidetze-egoerari buruzko kontsultak egin ahal izango ditut, harpidetu ahal izango naiz eta Egoitzan eskuragarri dauden prozedura, izapide edo zerbitzuen jakinarazpen elektronikoak eskuratu ahal izango ditut, arin eta horretarako bulego batera fisikoki joan beharrik izan gabe.
Lehenik eta behin, Bizkaiko Aldundiaren Egoitza Elektronikoan sartuko naiz (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera) Google Chrome edo Mozilla Firefox nabigatzaileen bidez.
Egoitza Elektronikoan, pantailaren goiko eskuineko ertzean dagoen Eremu pertsonala botoian klik egin behar dut.
Hurrengo pantailan, erabili nahi dudan identifikazio-bidea hautatuko dut:
Identifikatu ondoren, hurrengo orrialdean eskatutako datuak bete beharko ditut (helbidea, harremanetarako helbide elektronikoa, ...). Nahitaezko eremuak bete ondoren, Berretsi botoia sakatuko dut. Azken urrats hori egin ondoren, Egoitza Elektronikoan alta emanda egongo naiz.
Uneren batean nire datuak aldatu nahi baditut, egoitzan identifikatu ondoren (Sarbidea botoia), Nire datuak botoia sakatuko dut (goiko eskuineko marjina).
1.- Egoitza Elektronikoan identifikatu beharko naiz pantailaren goiko eskuineko ertzean dagoen Eremu pertsonala botoiaren bidez.
Nola egiten ez dabakit, maiz egiten diren galdera hauek kontsulta ditzaket: “Egoitza Elektronikoan alta eman nahi dut, nola egin dezaket?” eta “Zeintzuk dira identifikaziorako eta sinadurarako onartutako bitartekoak eta nola lor ditzaket?”
2.- Klikatu Nire datuak atalean (pantailaren goiko eskuineko marjina)
3.- Nahi ditudan datu pertsonalak eta harremanetarako datuak aldatu.
Pertsona juridiko baten (adibidez, enpresa baten) harremanetarako datuak aldatu nahi baditut, Egoitza Elektronikoan identifikatu beharko naiz erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin.
{"gruposCookies":[{"keyName":"pc_tecnicas_ebizkaia","nombreEs":"tecnicas","descripcionEs":"Descripción tecnicas castellano","listadoCookies":["COOKIE_SUPPORT"],"nombreEu":"tecnicas en euskera","descripcionEu":" Descripción tecnicas en euskera"},{"keyName":"pc_analitica_ebizkaia","nombreEs":"análisis","descripcionEs":"Recogen información anónima sobre el comportamiento de las personas usuarias en los sitios web con la finalidad de medir y analizar la actividad en cuestión para introducir mejoras en función de los datos de uso.","listadoCookies":["ga","_ga","_gat","_gid"],"nombreEu":"Analisi-cookieak","descripcionEu":"Erabiltzaileek webguneetan duten portaerari buruzko informazio anonimoa biltzen dute, dena delako jarduera neurtu eta aztertzeko, erabilera-datuen arabera hobekuntzak sartzeko."},{"keyName":"pc_preferencias_ebizkaia","nombreEs":"preferencias","descripcionEs":" Permiten a la persona usuaria acceder a un servicio con algunas características de carácter general predefinidas en función de criterios propios del terminal que usa (idioma, tipo de navegador,...)","listadoCookies":[],"nombreEu":"Pertsonalizazio-cookieak","descripcionEu":"Aldez aurretik definitutako ezaugarri orokor batzuk dituen zerbitzu batean sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari, erabiltzen duen terminalaren berezko irizpideen arabera (hizkuntza, nabigatzaile mota...)."}]}
.ebizkaia.eus
https://appsec.ebizkaia.eus
https://appstac.ebizkaia.eus/eu/deskonexioa
Navegador no soportado.
Este navegador no permite visualizar correctamente la página. Por favor, utilice Google Chrome, Mozilla Firefox, Microsoft Edge o Apple Safari.