Bizkaia.eus

EWSS003C

Configuración FAQ_PRUEBA_prueba

Jakinarazpenak eta Komunikazioak

10 galderak

Egoitza Elektronikora sartu behar dut (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera), Nire Izapideak > Nire jakinarazpenak eta komunikazioak atalera, non lehenik eta behin identifikatzeko eskatuko zaidan. Identifikatu ondoren, pantaila bat eskainiko dit, "Nire jakinarazpenak" eta "Nire komunikazioak" fitxak dituena, eta bertan edukira sartu ahal izango naiz.

 

Nire jakinarazpen bat eskuratu nahi dudan edo beste pertsona baten ordezkari gisa ari naizen ere aukeratu ahal izango dut.

 

Egoitzako Jakinarazpen eta Komunikazioak fitxara sartzen naizenean, interesdun gisa (neure izenean) edo ordezkari gisa jarduteko aukera eskaintzen zait. Ordezkari gisa sartzen banaiz, ordezkatzen ditudan pertsonei zuzendutako jakinarazpenak ikusiko ditut.

Edukira sartzean, erregistratuta geratuko da interesdun gisa (neure izenean) edo ordezkari gisa sartu naizela, eta jakinarazpena jakinarazita geratuko da, eta une horretatik aurrera ondorioak izango ditu.

Edukian ez dago ezberdintasunik. Administrazioak jakinarazpen/komunikazio bat bidaltzen dio dagokion hartzaileari. Pertsona hori interesduna edo ordezkaria izango da, halakorik badago.

 

Administrazioa herritarrekin pertsonalki erlazionatzen da komunikazioak edo jakinarazpenak bidaliz.

 

KOMUNIKAZIOA: Bidalitako informazioak ez du hartu-agiririk behar; Administrazioak ez du jaso beharrik interesdunak komunikazioaren edukira sartu denik.

 

JAKINARAZPENA: Bidalitako informazioa espediente bat izapidetzeko garrantzitsua da, eta ondorioak ditu. Administrazioak jakin behar du interesduna noiz sartu den jakinarazpen horren edukira. Horregatik, hartu izanaren agiri bat igortzen da eta jakinarazpena jaso dela sinatu egiten da, Posta Zerbitzuaren aurrean paperezko edukira sartuz gero, edo bestela egoitza elektronikoan, non sarbidearen unea jasota geratuko den eta horren egiaztagiri bat sortuko den.

Administrazioak jakinarazpen edo komunikazio elektroniko bat dagoela jakinarazten dio interesdunari eta, hala badagokio, haren ordezkariari, abisu bat bidaliz. Abisu hori bidaltzeko, Administrazioak behar duen informazioa izatea beharrezkoa da, hau da, abisuak bidaltzeko hartzaileak aldez aurretik eman behar izan duen helbide elektroniko bat.

 

Abisua, egoitzan jakinarazpen/komunikazio bat eskura jartzen zaionean hartzaileari bidaltzen zaion email elektroniko bat da, informazio-testu labur batekin, sartzeko modua emanez. (Nire Izapideak > Nire Jakinarazpen eta Komunikazioak).

Egin urrats hauek:

 

a) Egiaztatu jakinarazpena/komunikazioa niretzat den (“INTERESDUN GISA”) edo ordezkatzen dudan beste pertsona batentzat (“ORDEZKARI GISA”). Markatuta dudan laukitxoaren arabera ikusiko dira nire edo ordezkatutako beste pertsona batzuen jakinarazpen eta komunikazioak..

 

 

b) Egiaztatu Egoitza Elektronikoan sartzeko erabili dudan identifikazio-mekanismoa nahikoa dela jakinarazpen/komunikazio guztiak ikusi ahal izateko. 

Horrela ez bada, honako mezu hau agertuko zait:

Erabili duzun identifikazio-mekanismoak EZ DU USTEN BISTARATZEN zure eskura jarritako jakinarazpen/komunikazio guztiak. Hauek kontsultatu ahal izateko, segurtasun maila handiagoko identifikazio-mekanismo bat erabili behar duzu.”

 

c) Egiaztatu jakinarazpena/komunikazioa iragazkian adierazitako data-tartetik kanpo dagoen.

 

 

d) Jakinarazpena/komunikazioa ikusten badut, egiaztatu “Jakinar.” zutabearen ikonoaren gainean klik egiten ari naizela. 

 

 

Epea jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen, hau da, jakinarazpena ireki (edukira sartu) eta hurrengo egunetik aurrera.

 

Zabaltzen ez badut, eta jakinarazpena modu elektronikoan jasotzera behartuta banago, ulertzen da dagoeneko jakinarazi dela edukia 10 egun natural igaro direnean, jakinarazpena Egoitza Elektronikoan nire esku jarri zenetik zenbatzen hasita. Adierazitako epea bete ondoren, jakinarazpena egindakotzat joko da.

 

  Zerga-jakinarazpena bada, egutegiko 10 egun izan beharrean, egutegiko 20 egun izango dira.

Jakinarazpen elektronikoa jaso behar duen pertsona banaiz, epea hamar egunekoa izango da, Egoitza Elektronikoan jakinarazpena eskura jartzen zaidanetik zenbatzen hasita. Ez dut jakinarazpena postaz jasoko. Epe horretan sartzen ez banaiz, jakinarazpena iraungi eta irakurritzat joko da, eta dagozkion ondorioak izango ditu.

Jakinarazpen elektronikoa jasotzera behartuta ez banago, ez dago eperik Egoitza Elektronikoan sartu eta irakurtzeko. Baina kasu horretan jakinarazpena postaz ere bidaliko zait. Jakinarazpenak edukira sartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, dela Egoitza Elektronikoan irakurtzen dudalako, dela Posta Zerbitzuak hura entregatu izanaren berri duelako.

Jakinarazpen edo komunikazio elektroniko berri bat eskura jartzen zaidan bakoitzean, abisu bat jasoko dut Egoitza Elektronikoko Nire datuak atalean (goiko eskuineko marjina), Identifikazio- eta Harreman-datuak fitxan, eman dudan helbide elektronikoan/helbideetan. Atal berean aldatu ahal izango ditut.


 

Ezin dut eskatu jakinarazpen/komunikazio elektronikoak jasotzeari uztea, 39/2015 Legearen arabera Administrazioa behartuta baitago jakinarazpen/komunikazio horiek nire eskura bere egoitza elektronikoan jartzera.

 

Jakinarazpenak bide elektronikoz soilik jasotzen baditut, bi arrazoirengatik izan daiteke:

1. Nahitaez elektronikoa naiz eta ez dut aukerarik izango posta arruntez jasotzeko.

2. Lehenago, borondatez, modu elektronikoan soilik jasotzeko harpidetza egin dut. Bigarren kasu honetan banago, indarrean dudan jakinarazpen elektronikoari harpidetzan baja eman diezaioket, eta orduan, posta arruntez jasoko dut “ere”. Izan ere, lehen esan bezala, egoitza elektronikoan izango ditut beti eskura. Baja emateko:

 

 Harpidetzaren bajaren esanahia: Harpidetzan baja emateak esan nahi du ez naizela «behartuta» egongo harpidetu naizen jakinarazpen eta komunikazioak bide elekronikoetatik soilik jasotzera. Hala ere, komunikazio eta jakinarazpen horiek nire eskura egongo dira egoitza elektronikoan, nahiz eta une horretatik aurrera postaz ere jasoko ditudan.

 

ELEKTRONIKOKI:

Lehenik eta behin, Harpidetzak atalera sartu beharko dut, pantailaren goiko eskuineko ertzean dagoen Nire datuak botoiaren bidez.


 

Nire harpidetzak” fitxan, une horretan indarrean ditudan harpidetza guztiak ikusiko ditut, eta, kontuan hartuko du egoitzara sartzeko erabili dudan identifikazio-mekanismoa. Nahi ditudanak hautatuko ditut, eta behealdean “Baja Eman” aukera izango dut.

Harpidetza baten bajak eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretatik aurrera postaz ere jasoko ditut.

 

♦ AURREZ AURRE:

Baja-eskaera aurkeztu behar dut, esteka honetan lortuta: Jakinarazpen elektronikoaren zerbitzuan baja ematea,  Bizkaiko Foru Aldundiaren edozein erregistro bulegoetan. Kasu horretan, baja baliozkoa izango da, gehienez 15 egun naturaleko epean, baja-inprimakia edo, hala badagokio, inprimaki horretan antzeman daitezkeen akatsak zuzentzeko idazkia aurkeztu dudan egunetik zenbatzen hasita.

Egoitza Elektronikoan sartutako prozeduren, izapideen edo zerbitzuen jakinarazpenak eta komunikazioak modu elektronikoan jasotzeko, lehenik eta behin, Egoitza Elektronikoan alta emanda egon beharko dut eta nire profileko datuak beteta izan beharko ditut. Urrats horiek egin ondoren, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan harpidetu beharko naiz. Kudeaketa hori elektronikoki egin dezaket Egoitza Elektronikoaren bidez, hemen sartuta: Nire datuak > Harpidetzak > “Harpidetza berriak” fitxan, edo aurrez aurre Bizkaiko Foru Aldundiko herritarren arretarako edozein bulegotan eta sailetako erregistroetan (bulego hauek webgune honetan kontsultatu ahal izango ditut: Erregistro-puntuak - Bizkaia.eus).

 


 

“Harpidetza berriak” fitxan, zer harpidetu nahi dudan hautatuko dut (sailak, prozedurak, espedienteak..), eta, hautatutakoan, pantailako beheko aldean dagoen “Berretsi Harpidetzak” botoia sakatuko dut.

 

Harpidetza aurrez aurre egiten bada, alta emateko inprimikia, esteka honetan lortuta: Jakinarazpen elektronikoaren zerbitzuan alta ematea aurkeztu edo, hala badagokio, inprimaki horretan ohartaraz daitezkeen akatsak zuzentzeko idazkia aurkeztu eta hurrengo egunetik gehienez 15 egun naturaleko epean gauzatuko da.

 

Harpidetza elektronikoki egiten bada Egoitza Elektronikoaren bidez, harpidetza egin eta hurrengo egunetik aurrera gauzatuko da, eta nire eskura jarriko dira Nire Izapideak > Nire jakinarazpenak eta komunikazioak atalean, edukira sartu ahal izateko (betiere identifikatu eta kautotu ondoren).