Egoitza elektronikoaren izapideen katalogoko izapide bat bada, hemen ikusi ahal izango duzu: "Nire Izapideak" / "Nire aurkezpenak".
Aurkezpenak 3 erlaitzetan multzokatuta agertzen dira, aurkezpena nork egin duen edo interesduna edo haren ordezkaria nor den kontuan hartuta:
1. "Interesdun moduan":
Erlaitz honetan, izapidearen interesdun gisa egin dituzun aurkezpen guztiak ikusiko dituzu.
2. "Ordezkari moduan":
Ordezkari gisa egin dituzun izapideak soilik ikusi ahal izando dituzu hemen.
"Ordezkari moduan" erlaitza hautatzen duzunean, ez da emaitzarik agertuko goitibeherako menuan ahalorde-emailea aukeratu arte.
3. "Baimendutako pertsona moduan":
Baimendutako pertsona gisa egin dituzun izapideak bakarrik erakusten dira.
Erlaitz hau Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorrean baimendutako pertsona zarenean bakarrik agertuko da.
"Baimendutako pertsona moduan" erlaitza hautatzen duzunean, ez da emaitzarik agertuko goitibeherako menuan baimena ematen duen pertsona eta ahalorde emailea (hala badagokio) aukeratu arte.
Eskaera bat kontsultatzeko, taulako "Ekintzak" zutabean "Kontsultatu" aukera hautatu behar da (eskuineko hiru puntuak aukeratuta), eta "Frogagiria" sakatzerakoan izapide hori egin izanaren egiaztagiria deskargatu dezakezu.