EWSS003C
Configuración FAQ_PRUEBA_prueba
Izapidetze elektronikoa
12 galderak
Erroreak jarraitzen badu, ziurrenik intzidentzia informatiko bat izando da. Hurrengo pausu hauek jarraitu beharko ditut:
- Errorearen pantaila-argazkia hartu.
- CAUrekin (programak@bizkaia.eus edo 94 608 3566) harremanetan jarri beharko naiz eta adierazi:
- Egindako pausuak
- Nire izen osoa eta IFZ edo NAN
- Erabilitako identifikazio bidea
- Sistema eragilea
- Nabigatzailearen bertsioa
- Errorearen pantaila-argazkia erantsi
Epea egun baliodunetan zenbatzen bada, egun baliogabe batean aurkeztuz gero, hurrengo egun balioduneko lehen orduan (00:00) egin dela ulertuko da.
Egun baliogabean aurkeztu ziren orduen hurrenkera errespetatzen da. Hau da, egun baliogabean aurkeztutakoak egun baliodunekoak baino lehenagokoak dira.
Legez edo Europar Batasuneko zuzenbidean beste zenbaketa bat xedatu ezean, epeak orduka adierazten direnean, orduak baliodunak direla ulertuko da. Egun baliodun bateko ordu guztiak baliodunak dira.
Orduka adierazitako epeak orduz ordu eta minutuz minutu zenbatuko dira, egintzaren jakinarazten edo argitaratzen den ordu eta minututik aurrera, eta ezingo dute hogeita lau ordu baino gehiago iraun; kasu horretan, egunetan adieraziko dira.
Informazio gehiagorako: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen (30. Artilukua).
Egun naturalak: urteko egun guztiak.
Egun baliodunak: urteko egun guztiak, larunbatak, igandeak eta jaiegunak izan ezik.
Egun baliogabeak: larunbat, igande eta jaiegunetan. Bizkaiko Foru Aldundiarenak zeintzuk diren jakiteko, ikus esteka hau: Bizkaiko Foru Aldundiaren egun baliogabeen egutegia
Egoitza Elektronikoak etengabe eskaintzen du bere zerbitzua, eguneko hogeita lau orduetan, urteko egun guztietan. Hau da, erregistro elektronikoa erabat erabilgarri egongo da une oro. Egun baliogabe batean jasotzea hurrengo egun baliodunean egin dela ulertuko da.
Beraz, aurkezteko era elektronikoa bada eta epea irekita badago, eskabidea aurkeztu ahal izango dut:
Hurrengo estekan kontsultatu ditzaket interesdunek eta administrazio-organoek bete beharreko epeak zenbatzeko erregistro elektronikoak erabiliko dituen egun eta ordu ofizialak: Egoitza Elektronikoko egun eta ordu ofizialak.
“Gorde Zirriborroa” sakatu eta zirriborro bat sortuko da ordura arte formularioan sartu ditudan datu eta dokumentuekin.
Zirriborro hau Nire Izapideak > Nire Zirriborroak atalean berreskura dezaket, eta izapidea amaitu, falta zitzaizkidan datuak edo dokumentuak eskura ditudanean:
Horrek esan nahi du baliodunak direla, hau da, larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira zenbatuko.
Arazo teknikoak izanez gero, deitu 94 608 3566 telefonora (intzidentzia informatikoetarako telefonoa) eta adierazi urgentziazko intzidentzia bat dela.
Epea jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen, hau da, jakinarazpena ireki (edukira sartu) eta hurrengo egunetik aurrera.
Zabaltzen ez badut, eta jakinarazpena modu elektronikoan jasotzera behartuta banago, ulertzen da dagoeneko jakinarazi dela edukia 10 egun natural igaro direnean, jakinarazpena Egoitza Elektronikoan nire esku jarri zenetik zenbatzen hasita. Adierazitako epea bete ondoren, jakinarazpena egindakotzat joko da.
Zerga-jakinarazpena bada, egutegiko 10 egun izan beharrean, egutegiko 20 egun izango dira.
Egoitza Elektronikoan, Nire Izapideak > Nire Espedienteak atalean sartuta:
Egoera ikusi nahi dudan espedientea aukeratu beharko dut, eta haren gainean klik egin haren xehetasuna eskuratzeko:
Espedientearen xehetasuna Izapidetzea fitxan espedientearen egoera ikusi ahal izango dut, baita egiteke dauden eta egin daitezkeen ekintzak ere.
Egoitza Elektronikoaren hasierako orrian (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera) Izapideen Katalogoaren Bilatzailea aurkituko dut:
Hasiera-orrian, lehenetsita, “Tramite elektronikoak soilik” aukera dago aukeratuta. Beraz, hemen bilatzen badut izapidea, elektronikoen artean baino ez dut bilatuko.
Oraindik aurkitu ez badut, hurrengo urrats hauek jarraitu beharko ditut:
- Sartu “Bilaketa aurreratua” (Bilatu botoiaren azpian).
- Hautatu “Sartu prozedura/zerbitzu itxiak”.
- Ziurtatu ez dagoela aukeratuta “Izapide elektronikoak" aukera.
- Egin berriro bilaketa (orain katalogo osoan bilatuko dut, ez izapide elektronikoen artean soilik).
“Filtratu” botoian klik egin dezaket, eta nahi ditudan iragazkiak jarri, bilatzen ari naizen izapidea aurkitzeko.
Beste aukera bat izapidea bilatzea izango da, "Bilatu gako-hitzen arabera" eremuan gako-hitz bat sartuz.
Beheko “Bilaketaren emaitzak” taulan, iragazkietan adierazitako irizpideak betetzen dituzten izapide guztiak agertuko dira.
Taulako izapideen zerrendan, izapide bakoitzarekin batera, izapideak egiteko bidea (elektronikoa, aurrez aurrekoa edo biak) eta aurkezteko epearen egoera (irekia, itxia...) ikusi ahal izango dut.
Aipatutako bilaketak egin ondoren izapidea aurkitu gabe jarraitzen badut, Instantzia Generikoa bilatzailean adieraziko dut eta ageri den izapidean sartuko naiz. Eskaera orokor honetan izapidea egin aurretik, kontuan izan beharko dut Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluaren arabera, izapidea egiteko berariazko formulariorik badago, nahitaez erabili beharko dela (hau da, ezin izango dut instantzia orokor hori erabili).
Nire Izapideak > Nire Aurkezpenak atalean:
Ordezkari gisa sartuz gero, ordezkari gisa egin ditudan aurkezpenak bakarrik ikusi ahalko ditut.
Eskabideetako bat kontsultatzeko, taulako Ekintzak zutabeko (hiru puntuak hautatuta) Kontsultatu aukera hautatu behar da, eta izapidea egin izanaren egiaztagiria deskargatzeko Frogagiria aukera hautato beharko dut.
Eskaera bati Egoitza Elektronikoaren bidez alta eman ahal izateko, urrats hauek egin beharko ditut:
1. Egoitza Elektronikora sartu eta identifikatu.
Lehenik eta behin, Egoitza Elektronikora sartuko naiz (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera) eta pantailaren goiko eskuinaldean dagoen Eremu pertsonala botoia sakatuko dut.
Egoitzan aldez aurretik alta emanda egon ezean, “Egoitza Elektronikoan alta eman nahi dut, Nola egin dezaket?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Identifikazioa eta sinadura” blokean.
Eremu pertsonala sakatu ondoren, identifikazioa pantailara sartuko naiz:
Identifikazio-metodoei buruzko zalantzaren bat izanez gero, “Zer identifikazio- eta sinadura-bitarteko onartzen dira eta nola lor ditzaket?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Identifikazioa eta sinadura” blokean.
2. Eskabidea izapideen katalogoan bilatzea.
Identifikazioa egin ondoren, izapideen katalogoan bete beharreko izapidea bilatuko dut, Egoitza Elektronikoaren hasierako pantailaren bilatzailearen bidez edo menu nagusiko Izapideen Katalogoa aukeraren bidez.
Nahi dudan izapidea aurkitzeko arazoak izanez gero, “Zer egin behar dut egin nahi dudan izapidea aurkitzen ez badut?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Tramitazio Elektronikoa” blokean.
3. Eskaera betetzea.
Eskaera bidaltzeko bete beharreko izapidea identifikatu ondoren, horren gainean klik egingo dut bilatzailearen emaitzen taulan, haren xehetasunera sartu ahal izateko.
Xehetasunean, izapide honekin lotutako informazio guztia kontsultatu ahal izango dut, eta “Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta izapidetza” fitxan, Izapidetu botoiaren bidez, izapidea egiteko eskaera betetzen hasi ahal izango naiz.
Behin Izapidetu botoia sakatuta, eskabidea noren izenean egin nahi dudan aukeratu beharko dut (Nire izenean, ordezkatzen ari naizen edo baimena eman didan erakunde/pertsona baten izenean):
Ordezkari edo pertsona baimendu gisa jarduteko aukera hautatuz gero:
Aldez aurretik ordezkaritza/baimen bat edo gehiago egiaztatuta edukiz gero, horien zerrenda duen taula bat izango dut nahi dena aukeratu ahal izateko, edo ordezkaritza/baimen berri bat izanez gero, haren datuak adierazteko aukera ere izango dut pantailan.
Norberaren izenean jarduteko aukera hautatuz gero, edo aurreko aukeretako bat hautatu ondoren ordezkari edo pertsona baimendu gisa, pantaila batera sartuko naiz, eta pantaila horretan harremanetarako datuak (posta elektronikoa eta mugikorra) adierazi beharko ditut jakinarazpen bat eskura jartzeko abisuak jasotzeko (jakinarazpenei edo komunikazioei buruzko zalantzarik izanez gero, Jakinarazpen eta Komunikazioen FAQak kontsultatu ahal izango ditut).
Harremanetarako datuak adierazi ondoren, Jarraitu botoiaren bidez, eskabidea bidaltzeko bete behar dudan inprimakira sartuko naiz (aldez aurretik egiaztatuta ez zegoen pertsona baten ordezkari/baimendu gisa sartu bazara, formulario honetan akreditazio hori adierazi beharko dut).
Formularioko datu guztiak bete ondoren, azken urratsean, "Bidali", inprimakian adierazitako datuen laburpena ikusi ahal izango dut, eskabidea sinatuko dut sinadura eskatzen den kasuetan, eta bidali egingo dut.
4. Izapidearen frogagiria lortzea.
Egindako eskaeraren frogagiria lortzeko, Nire Izapideak > Nire Aurkezpenak, atalera sartu beharko dut, eta taulan, Ekintzak zutabean, dagokion aurkezpenaren hiru puntuen botoia sakatu eta Frogagiria aukera hautatu.