- Hasiera
- Zerbitzuak
- Elkarreragingarritasuna
Elkarreragingarrintasuna
Herritarrek administrazioen esku dauden datu eta dokumentuak ez aurkezteko duten eskubidea eraginkortasunez gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioen arteko informazio-trukea sustatu nahi du. Horixe da, hain zuzen, elkarreragingarritasuna: informazio-sistemek eta, ondorioz, haietan oinarritzen diren prozedurek daukaten gaitasuna datuak partekatzeko eta euren artean informazioa eta ezagutza trukatzeko.
Hori horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak elkarreragingarritasun-nodo bat sortu du, non administrazioen arteko informazio-trukea dagoeneko errealitate bat den. Beraz, web honek bitartekari-lana egiten du administrazioen artean; era horretan, herritarrek, enpresek eta entitateek ez dute paperezko ziurtagiririk aurkeztu behar parte hartzen duten administrazio-prozeduretan izapideak egitean. Horrez gainera, herritarrei laguntza ematen die administrazioarekin baliabide elektronikoen bidez harremanetan jartzeko.
Elkarreragingarritasuna azaltzeko Bizkaia Goazen 2030eko bideoa ikusi
Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarreragingarritasun Nodoan, honako zerbitzu hauek jartzen dira administrazio publikoen eskura:
Kodea | Eremua | Zerbitzua
|
Deskribapena
|
Lagatzailea
|
Dokumentua edo esteka
|
Emaitza
|
Oharrak
|
---|---|---|---|---|---|---|---|
002 | Identifikazioa | Nortasun datuen egiaztapena | Identifikazio-zenbaki bati lotutako nortasun datuen egiaztapena | PZN |
|
Activo
|
|
073 | Identifikazioa | Nortasun datuen kontsulta | Pertsona bati lotutako nortasun datuen kontsulta | PZN |
|
Activo
|
|
064 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
003 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak |
BFA
|
Activo
|
||
006 | Betebeharrak | Zerga Betebeharrak | Kontsultatzeko ea interesdunak egunean dituen bere zerga betebeharrak | ZAEA |
|
Error
|
|
066 | Ogasuna | Errenta maila (PFEZ) | PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zenbatekoak dezimalekin ematen dira. | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
043 | Ogasuna | Errenta maila (PFEZ) | PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zenbatekoak dezimalekin ematen dira. |
BFA
|
Activo
|
||
044 | Ogasuna | Ondare maila | Pertsona fisiko baten titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak |
BFA
|
Activo
|
||
045 | Ogasuna | Kontu maila | Pertsona fisiko baten titulartasuneko finantza-erakundeetako kontuak eta horien saldoen zenbatekoa |
BFA
|
Activo
|
||
046 | Ogasuna | Ondasunak eta higiezinak | Pertsona fisiko baten titulartasuneko ondasun higiezinei, hiri-ondasunei eta landa-ondasunei buruzko informazio |
BFA
|
Activo
|
||
017 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak | Foru Aldundiak |
Activo
|
||
018 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak |
BFA
|
Activo
|
||
019 | Ogasuna | Zerga egoitzaren datuak | Pertsona fisiko edo juridiko baten helbide fiskalari buruzko datuak |
BFA
|
Error
|
||
048 | Ogasuna | Nomina ordaintzaileak | Pertsona fisiko baten nomina-ordaintzaileen datuak |
BFA
|
Construccion
|
||
007 | Egoitza | Banakako errolda | Kontsultaren unean pertsona batek duen bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
057 | Egoitza | Errolda historikoa | Pertsona bat bizi izan den helbideak eta erroldan alta-/baja-mugimenduak, hamar urte lehenagora arte, kontsulta-datatik zenbatzen hasita | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
058 | Egoitza | Bizileku errolda | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak | Bizkaiko Udalak |
Activo
|
||
059 | Egoitza | Banakako errolda | Kontsultaren unean erroldan inskribatutako pertsonen helbidea | EAEko Udalak |
Activo
|
||
032 | Egoitza | Errolda historikoa | Pertsona bat bizi izan den helbideak eta erroldan alta-/baja-mugimenduak, hamar urte lehenagora arte, kontsulta-datatik zenbatzen hasita | EAEko Udalak |
Activo
Ez ditu barne hartzen Bizkaiko Udalak |
||
031 | Egoitza | Bizileku errolda | Kontsultatik urtebetera pertsona bat bizi izan den helbideak, bai eta bizileku bakoitzean bizi den aldi bakoitzean elkarrekin bizi diren gainerako pertsonen datuak | EAEko Udalak |
Activo
Ez ditu barne hartzen Bizkaiko Udalak |
||
034 | Pertsonala | Desgaitasun maila | Pertsona bati lotutako desgaitasunari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
037 | Pertsonala | Mendekotasun maila | Pertsona bati lotutako mendekotasun-mailari eta -graduari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
011 | Prestazioak | Gizarte zerbitzuen pentsioak eta laguntza ekonomikoak | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan kobratutako pentsio/laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
012 | Prestazioak | Mendekotasunaren prestazio ekonomikoak | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan kobratutako pentsio/laguntzen zenbatekoari buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
013 | Prestazioak | Egoitza laguntza | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan eman zaizkion egoitza laguntzei buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
014 | Prestazioak | Laguntza pertsonala | Pertsona jakin bati eta azken bi urteetan eman zaizkion asistentzia pertsonalei buruzko informazioa |
BFA
|
Activo
|
||
015 | Betebeharrak | Ordainketa Betebeharrak | Kontsultatzeko ea pertsona fisiko edo juridiko batek egunean dituen Gizarte Segurantzari ordaintzeko betebeharrak | GSDN |
|
Activo
|
|
001 | Prestazioak | Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBG) | Titular bati lotutako zenbatekoak eta prestazioak | Lanbide |
|
Activo
|
|
054 | Lan arloa | Lan bizitza | Kontsultaren datatik pertsona baten azken urteko lan-bizitza | GSDN |
|
Activo
|
|
009 | Prestazioak | Gizarte Prestazio Publikoak | Pertsona batek jasotako gizarte-prestazio publikoak | GSIN |
|
Activo
|
|
021 | Familia | Jaiotzen Erregistro Zibila | Herritarren jaiotza-datuak, jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Error
Ez ditu beti datuak itzultzen (berrikusten) |
|
023 | Familia | Ezkontzen Erregistro Zibila | Herritarren ezkontza-datuak, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Error
Ez ditu beti datuak itzultzen (berrikusten) |
|
022 | Familia | Heriotzen Erregistro Zibila | Herritarren heriotza-datuak, heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | Erregistro Zibila |
|
Activo
|
|
050 | Aurrekariak | Zigor aurrekariak dokumentazioaren bidez | Zigortuen Erregistro Zentralean edo Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean kontsultaren xede den pertsonaren datuak bat datozen jakiteko (kontsultatutako pertsonaren datu gutxiago sartu behar dira) | Justizia Ministerioa |
|
Activo
|
|
056 | Aurrekariak | Sexu-delituengatiko aurrekaririk eza dokumentazioaren bidez | Sexu Delitugileen Erregistro Nagusian inskribatuta ez dauden pertsonei buruzko ziurtagiriak (kontsultatutako pertsonaren datu gutxiago sartu behar dira) | Justizia Ministerioa |
|
Activo
|
|
016 | Lan arloa | Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian alta emanda dagoela egiaztatzea | Pertsona fisiko bat data jakin batean Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen egiaztapena | GSDN |
|
Activo
|
|
024 | Familia | Familia Ugariaren Datuak | Familia ugariko titulu bati buruzko informazioa | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
025 | Familia | Etxebideren datuak | Euskadiko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan pertsona baten datuak kontsultatzeko | Etxebide |
|
Activo
|
|
026 | Familia | Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta egotea | Kontsultaren datan pertsona bat Euskadiko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dagoen kontsultatzeko | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
028 | Trafikoa | Ibilgailuaren datuak | Ibilgailu bati buruzko informazioa identifikazio-dokumentuaren zenbaki batetik abiatuta (matrikula, nibea, bastidore-zenbakia) | TZN |
|
Activo
|
|
051 | Trafikoa | Ibilgailuen zerrenda | Ibilgailuen zerrenda pertsona baten izenean | TZN |
|
Activo
|
|
027 | Trafikoa | Gidabaimenak | Pertsona batek dituen gidabaimenen zerrenda | TZN |
|
Activo
|
|
052 | Trafikoa | Ibilgailuaren datuak zehapenerako | Zehapen-prozeduretako ibilgailuei buruzko informazioa | TZN |
|
Activo
TZNk hitzarmena sinatzea eskatzen du |
|
053 | Trafikoa | Gidarien zehapenak | Zehapen-prozeduretan gidari baten informazioa | TZN |
|
Activo
TZNk hitzarmena sinatzea eskatzen du |
|
030 | Ikasketak | Unibertsitate tituluak | Pertsona fisiko bati emandako unibertsitate-titulu ofizialei buruzko informazioa | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
036 | Ikasketak | Unibertsitatekoak ez diren tituluak | Pertsona fisiko bati emandako unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialei buruzko informazioa (ikus tituluen zerrenda deskribapen-dokumentuan) | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
039 | Ikasketak | Hizkuntza Eskakizun Gorena (Euskara) | Pertsona bati ematen zaion euskararen hizkuntza-eskakizun altuenari buruzko informazioa | ETZEB |
|
Activo
|
|
068 | Ikasketak | Bekadunaren izaera | Kontsultaren xede den pertsonari emandako bekak | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
067 | Ikasketak | Unibertsitateko matrikula datuak | Kontsultaren xede den pertsonaren unibertsitate-matrikulen datuak | Hezkuntza Ministerioa |
|
Activo
|
|
069 | Ikasketak | Profesionaltasun egiaztagiriak | Pertsona baten prestakuntza-kontuan egiaztatutako profesionaltasun-ziurtagiriak | Lanbide |
|
Activo
|
|
070 | Ikasketak | Ikastaroen egiaztagiriak | IVAPen bidez gainditutako ikastaroen zerrenda (Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundea) | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
020 | Egoitza | Egoitza datuak | Herritarren bizileku-datuak, errolda-ziurtagiria aurkeztu beharrik gabe | EIN |
|
Error
EINek ez die baimenik ematen udalei eta mankomunitatei |
|
033 | Ogasuna | Katastro datuak | Pertsona fisiko edo juridiko bati lotutako katastroko datu-basean agertzen diren higiezinen katastroko datuak | KZN |
|
Activo
Estatuko katastroa |
|
038 | Pertsonala | Mendekotasun maila eta gradua | Pertsona bati lotutako mendekotasun-mailari eta -graduari buruzko informazioa | IMSERSO |
|
Activo
|
|
055 | Ogasuna | EJZren epigrafeak | Entitate edo zergadun bat alta emanda dagoen ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeak | Nafarroako Ogasuna |
Construccion
|
||
040 | Prestazioak | Langabeziaren egungo zenbatekoak | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioen zenbatekoak | SEPE |
|
Activo
|
|
041 | Prestazioak | Langabeziagatiko prestazioen zenbatekoak aldi bakoitzeko | Egun edo aldi jakin batean langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioen zenbatekoak | SEPE |
|
Activo
|
|
042 | Prestazioak | Langabezia-prestazioen egungo egoera | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioak | SEPE |
|
Activo
|
|
061 | Lan arloa | Enplegu-eskatzaile gisaren inskribapena gaur egungo datan | Enplegu-zerbitzu publikoetan eskatzaile baten inskripzioaren egungo egoerari buruzko informazioa | SEPE |
|
Activo
|
|
062 | Lan arloa | Enplegu-eskatzaile gisaren inskribapena data konkretuan | Enplegu-zerbitzu publikoetan eskatzaile batek data jakin batean duen inskripzio-egoera | SEPE |
|
Activo
|
|
060 | Lan arloa | Langabezia Prestazioak | Langabezian dagoen pertsona batek jasotako prestazioak, baita prestazio horien zenbatekoak ere, data edo aldi jakin batean | SEPE |
|
Activo
|
|
063 | Prestazioak | EES eta Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoak | Pertsona batek eskatutako EES/EPEak (Etxebizitzarako Eskubide Subjetiboa eta Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa) | Eusko Jaurlaritza |
|
Activo
|
|
065 | Egoitza | Legezko egoitzaren datuak | Atzerritar batek Espainian duen legezko egoitzari buruzko datuak | Barne Ministerioa |
|
Activo
|
Zerbitzuaren ordena ez da korrelatiboa, Elkarreragingarritasun Zerbitzuak garatzen ari baitira.
Berariaz adierazten ez diren zerbitzu guztiak kontsultakoak dira, egiaztapenekoak direla adierazten denean izan ezik.
Dokumentua edo esteka | |
Aktiboa | |
Eraikitzen | |
Konpontzen |
Aldez aurreko hitzarmena behar da | |
Bilaketa masiboak ditu | |
Zerbitzu berria |
NISAErekin kontaktatu (Euskadiko Administrazioen Segurtasunerako eta Elkarreragingarritasunerako Nodoa)
Atarilekuren bidez informaziora sartu
1. PAUSUA- Elkarreragingarritasun Hitzarmenaren sinadura, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteakoa. Beharrezkoa izango da honen sinadura, Elkarreragingarritasuna erabili ahal izateko Bizkaiko Nodoaren bitartez.
2. PAUSUA- NODO BIZKAIAn Altan ematea: Bizkaiko Lurraldeko Toki erakundeari alta ofiziala eskatuko zaio BFA-ko Egoitza elektronikoan. ‘Alta Bizkaiko Elkarreragingarritasun Nodoan’ tramitearen bitartez egiten da alta eskaera, erakunde bakoitzeko kontaktuak identifikatzeko helburuarekin.
Bideo-Tutoriala: Sakatu hemen ALTA egiteko bideo tutoriala ikusteko (EZ DU AUDIORIK - epe laburrean textua euskeraz egongo da ere)
- Alta zuzen egin bada, komunikazio/jakinarazpen bat jasoko da, eta alta emango zaie adierazitako profilei.
- Arrazoiren bat dela-eta zuzenketa egin behar bada, komunikazio/jakinarazpen bat jasoko da kasu horretan ere, zuzenketa izapidetu ahal izateko.
Kasu bietan, 'NIRE IZAPIDEAK'--> 'NIRE JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIOAK' atalean sartu behar da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren barruan.
3. PAUSUA- Aurreko izapideak egin ondoren, lagapen-hartzaile edo lagatzaile moduan jardun ahal izango da:
- Beste Administrazio batzuen datuak kontsultatzea edo egiaztatzea – Lagapen-hartzaile gisa jardunez:
3.1.BAIMENAK KUDEATZEA:
- Entitatearen administratzaileak baimenak kudeatzeko moduluaren bidez egingo ditu elkarreragingarritasun-zerbitzuak kontsumitzeko eskaerak. Pauso hauek eman behar dira elkarreragiteko eskaera egiteko:
- Elkarreragingarritasunean sartu Udalkude.biscaytik.eu helbidearen bidez
- 'Baimenen kudeaketa' moduluan sartu menuaren barruan (goian, ezkerraldean)
- Sortu 'eskabide berria'
- Gorde eskabidea
- Eskabidearen egoerari jarraitu harik eta 'onartuta’ egon arte (ikusi hurrengo pausoak 'zerbitzuen kontsulta’ puntuan)
- Gomendioak:
- 'Prozeduraren kodea' eremua: Prozeduraren edo izapidearen kodea adierazi beharko da; horretarako, beharrezkoa izango da izapideei buruzko eskuliburu bat izatea.
- Dekretuak eta inprimakiak: Dekretuak eta inprimakiak araudira egokitu beharko dira eskabideak izapidetzean arazorik egon ez dadin.
3.2 – ZERBITZUEN KONTSULTA:
- 'Onartuta-partez ukatuta', 'amaituta' edo amaituta zerbitzuren bat ukaturik’ egoeran dagoen baimen-eskabide baten barruan zerbitzua 'onartuta', adierazi diren erabiltzaileek sarbidea izango dute 'zerbitzuen kontsulta' modulura, dagozkion kontsultak egiteko.
Eman beharreko pausoak:
- Klik egin kontsultatu nahi den zerbitzuan edo datuan; adibidez, 'DSBEa kontsultatzeko zerbitzua'
- Espedientearen identifikazio-zenbakia sartu
- Berretsi kontsultatuko den prozedura-zenbakia.
- Pertsonaren datu espezifikoak sartu. DSBEa kontsultatu nahi bada, hauek sartu behar dira: interesdunaren NANa, izen-abizenak eta zer urte kontsultatu nahi den.
- 'Zerbitzuaren kontsulta' sakatu, eta emaitza jasoko da.
- Emaitzaren kopia bat inprima daiteke, 'pdf-a sortu' botoiaren bidez. Sistemak ez ditu gordeko dokumentu horiek.
- Gomendioak:
- Espedientearen Id-a: 'Datuen kontsulta' atalean kontsulta egitean, oso garrantzitsua da kontsultatzen ari den interesdunaren espedientearen zenbakia adieraztea. Honek lagunduko du traza oso bat izaten auditoriaren bat badago.
- Baimena izan daiteke zerbitzu edo datu bera kontsultatzeko zenbait prozeduratarako; beraz, garrantzitsua da 'prozeduran' berrestea identifikatzaile zuzena erabiltzen ari dela kontsultara sartzeko.
GORABEHERA TEKNIKOAK
Edozein gorabehera tekniko izanez gero, harremanetan jarri "udalak@biscaytik.eus" helbidearekin; gaian, 'elkarreragingarritasuna' jarri; mezuan, adierazi zein den kontsultaren arrazoia, eta arazoaren pantaila-argazkia gehitu.
- Zuen datuak beste Administrazio batzuentzat ikusgai jarri – Lagatzaile bezala jokatu: hurrengoko imprimakia bete beharko da zerbitzuak nodoan argitaratzeko, zeinetan, sartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu eta gero, lagapen-hartzaileak datuen kontsulta edo egiaztapena egiteko aukera izango duen.
- Udaletxeen 3 erroldak ikusgai jartzeko imprimakia hemen deskargatu dezakezue. (Bidali "udalak@biscaytik.eus" helbidera)
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak herritarrei aitortzen die administrazio publikoen esku dagoeneko dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko eskubidea.
Horrez gainera, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak, IV. kapituluan, elkarreragingarritasunaren protagonismoa onartzen du, eta xedatzen du administrazio bakoitzak irispidea erraztu egin beharko duela interesdunen inguruan dauzkan datuak gainerako administrazio publikoek eskuratu ahal izan ditzaten.
Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren bidez, Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala arautzen da; eskema horretan ezartzen da administrazio publikoek zer irizpide eta gomendio hartu behar dituzten kontuan elkarreragingarritasuna bermatzen diten erabaki teknologikoak hartzeko. Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen diren elkarreragingarritasun-arau teknikoek alderdi jakin batzuk garatzen dira.
Datu-bitartekaritzako protokoloen elkarreragingarritasunari buruzko arau teknika da arau tekniko garrantzitsuenetako bat (2012ko ekainaren 28ko ebazpenaren bidez emana). Arau horretan zehazten da zer eginkizun dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeetan parte hartzen duten eragileek eta zer baldintza bete behar dituzten bitartekotza bidezko datu-trukeen prozesuek. Gure plataforma arau tekniko honetan oinarritzen da.
Bestalde, urriaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren bidez araututako Segurtasunaren Eskema Nazionala dago; dekretuaren arabera, hau da eskemaren helburua: konfiantza-baldintzak sortzea bitarteko elektronikoak erabiltzeko; horretarako, hainbat neurri ezarri ditu, sistema, datu, komunikazio eta zerbitzu elektronikoen segurtasuna bermatzeko eta herritarrei eta administrazio publikoei aukera emateko baliabide horien bitartez beren eskubideak erabili eta eginbeharrak bete ditzaten.
HITZARMENAK
- Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Toki Erakundeen arteko ereduzko lankidetza-hitzarmena, datuen elkartrukatze elektronikoari buruzkoa onarpenaren 2017ko urriaren hamaikako, Erabakia.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean sinatuko den lankidetza Hitzarmena onestea. Hitzarmenaren xedea da Administrazio Elektronikoaren esparruan oinarrizko irtenbideak ematea elkarri.
- HITZARMENAK.
Dekretuak eta inprimakiak: Dekretuak eta inprimakiak araudira egokitu beharko dira eskabideak izapidetzean arazorik egon ez dadin.
- Ikusi EAE-an adostutako irizpideak (GARRANTZITSUA IRIZPIDE HAUEK JARRAITZEA)
- Ikusi Estatuak argitaratutako prozedura
IMPRIMAKI ADIBIDEA DIRU-LAGUNTZetarako: