- Hasiera
- Lege oharrak
Lege-oharrak
Jabetza intelektuala:
Bizkaiko Foru Aldundiari dagozkio www.ebizkaia.eus webgunearen eta haren edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioak, bideoak, diseinuak, sormen-lanak, softwarea) jabetza intelektualaren eskubideak.
Egoitza elektronikoan dagoen informazioa baimenik gabe erabiliz gero edo Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetza intelektualaren eskubideei kalterik eraginez gero, dagozkion lege-jarduerak sortu ahal izango dituzte, eta, hala denean, dagozkion erantzukizunak ere bai.
Datu pertsonalen babeserako informazioa:
DATU PERTSONALEN BABESTEARI BURUZKO 2016/679 ERREGELAMENDUA [EB])/ 3/2018 L. O. DATU PERTSONALEN BABESARI ETA ESKUBIDE DIGITALEN BERMEA
Tratamenduaren arduraduna
Digitalizazioaren eta Herritarrentzako Arretaren Zuzendaritza Nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahaldun Nagusiari Laguntzeko Unitatea.
Tratamenduaren Arduraduna kontaktatzeko
- Posta-helbidea:Diputazio 7 kalea, 5.solairua-48008 Bilbo
- Posta-elektronikoa: administracion.electronica@bizkaia.eus
Detuak Babesteko ordezkaria kontaktu datuak
Lege Aholkularitza, Informazio Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atala
Kale Nagusia, 25. zenbakia -48009 Bilbo
Tratamenduaren helburua
Herritarrei administrazio-kargak murriztea eta baita herritarrei Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskaintzen zaizkien zerbitzuak kudeatzea da.
Interesdunaren eskubideak
Interesdunak aukera izango du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo haien tratamenduari mugak jartzeko eta tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du, Lege Aholkularitza, Informazioaren Segurtasuna eta Datu Babesa Bideratzeko Atalari zuzenduta. Leku hauetan aurkez daiteke idazkia:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistro Nagusia. (Erregistroa eta Herritarreganako Laguntza Bideratzeko Bulegoa, Laguntza: Diputazio kalea 7- 48008 Bilbo)
- Bizkaiko Foru Aldundiaren herritarrei laguntzeko eskualde-bulegoak
- Bizkaiko Foru Aldundiko sailetako erregistro nagusiak
- 39/2015 Legean aurreikusitako tokiak
Horrez gainera, interesdunak eskubidea du kontrol-agintaritzari erreklamazioa jartzeko (hau da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari).
Tratamenduaren legitimazioa
- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena: 1. xedapen gehigarria, 2.1, 3 eta 38. artikuluei lotuta.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena:6. eta 41. artikuluak eta gai bereko gainerakoak.
- 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa: 7-10 eta 18. artikuluak.
- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena: 37. artikulua eta 41. 2ko a eta b letrak, foru-ogasunei buruzkoak.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena: 36-38 artikuluak, probintzien eskumenak.
- DBEEren 6.1. e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misio bat egiteko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko.
- Horretaz gainera, jarduera elektronikoari buruzko arauketa, Administrazio elektronikoari buruzko Bizkaiko Foru Aldundiaren maiatzaren 5eko 62/2015 Foru Dekretuan jasoa.
Datuen hartzaileak
Datu pertsonalak ez zaiei hirugarrenei lagako.
Datuak gordetzeko epea
Datu pertsonalak tratatzeko beharrezko denbora eta tratamenduaren eratorritako beharren betetzerako.
Interesdunen kategoria
Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak
Segurtasun tekniko eta antolakuntzako neurriak
Informazio-sistemak kategorizatzea eta segurtasuneko neurriak ezartzea, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasuneko Eskema Nazionala arautzen duen 3/2010 Errege Dekretuak xedadtutakoari jarraiki.