Bizkaia.eus

EWSS003C

Configuración FAQ_PRUEBA_prueba

Izapidetze elektronikoa

12 galderak

Nire Izapideak > Nire Aurkezpenak atalean:

 

 Ordezkari gisa sartuz gero, ordezkari gisa egin ditudan aurkezpenak bakarrik ikusi ahalko ditut.

 

Eskabideetako bat kontsultatzeko, taulako Ekintzak zutabeko (hiru puntuak hautatuta) Kontsultatu aukera hautatu behar da, eta izapidea egin izanaren egiaztagiria deskargatzeko Frogagiria aukera hautato beharko dut.

Eskaera bati Egoitza Elektronikoaren bidez alta eman ahal izateko, urrats hauek egin beharko ditut:

 

1. Egoitza Elektronikora sartu eta identifikatu.

Lehenik eta behin, Egoitza Elektronikora sartuko naiz (www.ebizkaia.eus/eu/hasiera) eta pantailaren goiko eskuinaldean dagoen Eremu pertsonala botoia sakatuko dut.


 

 Egoitzan aldez aurretik alta emanda egon ezean, “Egoitza Elektronikoan alta eman nahi dut, Nola egin dezaket?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Identifikazioa eta sinadura” blokean.

Eremu pertsonala sakatu ondoren, identifikazioa pantailara sartuko naiz:

 Identifikazio-metodoei buruzko zalantzaren bat izanez gero, “Zer identifikazio- eta sinadura-bitarteko onartzen dira eta nola lor ditzaket?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Identifikazioa eta sinadura” blokean.

 

2. Eskabidea izapideen katalogoan bilatzea.

Identifikazioa egin ondoren, izapideen katalogoan bete beharreko izapidea bilatuko dut, Egoitza Elektronikoaren hasierako pantailaren bilatzailearen bidez edo menu nagusiko Izapideen Katalogoa aukeraren bidez.

 


 Nahi dudan izapidea aurkitzeko arazoak izanez gero, “Zer egin behar dut egin nahi dudan izapidea aurkitzen ez badut?” FAQ atala kontsultatu ahal izango dut, “Tramitazio Elektronikoa” blokean.

 

3. Eskaera betetzea.

Eskaera bidaltzeko bete beharreko izapidea identifikatu ondoren, horren gainean klik egingo dut bilatzailearen emaitzen taulan, haren xehetasunera sartu ahal izateko.

Xehetasunean, izapide honekin lotutako informazio guztia kontsultatu ahal izango dut, eta “Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta izapidetza” fitxan, Izapidetu botoiaren bidez, izapidea egiteko eskaera betetzen hasi ahal izango naiz.


Behin Izapidetu botoia sakatuta, eskabidea noren izenean egin nahi dudan aukeratu beharko dut (Nire izenean, ordezkatzen ari naizen edo baimena eman didan erakunde/pertsona baten izenean):


Ordezkari edo pertsona baimendu gisa jarduteko aukera hautatuz gero:

Aldez aurretik ordezkaritza/baimen bat edo gehiago egiaztatuta edukiz gero, horien zerrenda duen taula bat izango dut nahi dena aukeratu ahal izateko, edo ordezkaritza/baimen berri bat izanez gero, haren datuak adierazteko aukera ere izango dut pantailan.

Norberaren izenean jarduteko aukera hautatuz gero, edo aurreko aukeretako bat hautatu ondoren ordezkari edo pertsona baimendu gisa, pantaila batera sartuko naiz, eta pantaila horretan harremanetarako datuak (posta elektronikoa eta mugikorra) adierazi beharko ditut jakinarazpen bat eskura jartzeko abisuak jasotzeko (jakinarazpenei edo komunikazioei buruzko zalantzarik izanez gero, Jakinarazpen eta Komunikazioen FAQak kontsultatu ahal izango ditut).

Harremanetarako datuak adierazi ondoren, Jarraitu botoiaren bidez, eskabidea bidaltzeko bete behar dudan inprimakira sartuko naiz (aldez aurretik egiaztatuta ez zegoen pertsona baten ordezkari/baimendu gisa sartu bazara, formulario honetan akreditazio hori adierazi beharko dut).

 

Formularioko datu guztiak bete ondoren, azken urratsean, "Bidali", inprimakian adierazitako datuen laburpena ikusi ahal izango dut, eskabidea sinatuko dut sinadura eskatzen den kasuetan, eta bidali egingo dut.

4. Izapidearen frogagiria lortzea.

Egindako eskaeraren frogagiria lortzeko, Nire Izapideak > Nire Aurkezpenak, atalera sartu beharko dut, eta taulan, Ekintzak zutabean, dagokion aurkezpenaren hiru puntuen botoia sakatu eta Frogagiria aukera hautatu.