Bizkaia.eus

EWSS003C

  • Hasiera
  • Onetsitako sinadura-sistemak

Identifikazio- eta sinadura-sistema onartuak. Erregistro-Entitatea

Identifikazio- eta sinadura-sistema onartuak. Erregistro-Entitatea

Interesdunek bere burua identifikatu ahal izango dira eta beren jarduera autentikatu ahal izango dute; horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak prozedura, izapide edo zerbitzu jakin bakoitzerako onetsitako identifikazio- eta sinadura-sistemak erabiliko dituzte.

Honako hauek izango dira, oro har, Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako identifikazio- eta sinadura-sistemak:

 

Prozedura, izapide edo zerbitzu bakoitzak zehaztu egin dezake aplikatzeko den legeria orokor eta sektorialaren arabera zer identifikazio- eta sinadura-sistema onartzen dituen elektronikoki jarduteko; beraz, erabilgarri dagoen aukera kopurua ezberdina izan daiteke sartu nahi den edukiari edo sinatu nahi den agiriari dagokion prozedura, izapide edo zerbitzuaren arabera.

ERREGISTRO-ENTITATEA

2018ko otsailaren 6ko Foru Erabakiaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak Izenpe SA sozietatearekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea erabaki du, sozietate hori identifikazio elektronikoko bitarteko hauek emateko erregistro-entitate gisa aritu dadin:

  •  BaK: Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistema bat da, baxu-mailako segurtasunarekin. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

IZENPE ziurtatze-entitateak eman eta kudeatzen du, eta, emateko, EZ da behar aurrez aurreko identifikazioa.

Bere emisioa aktibazio-kode baten bitartez hasiko da; kode hori behin bakarrik erabil daiteke, eta eskaria on-line egin daiteke. Aktibazio-kodea duen gutunak zure helbidera bidaliko zaizu

  • BaKQ: Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistema bat da, tarte-mailako segurtasunarekin. Pertsona fisikoentzat baino ez da.

IZENPE ziurtatze-entitateak eman eta kudeatzen du, eta, emateko, aurrez aurreko identifikazioa behar da. Txartela leku hauetan eska daiteke, eta berehala ematen dute:

BakQ bat eskatzeak berekin dakar Bak ere erabiltzeko aukera. Hortaz, harrezkero, horietako edozein erabili ahal izango duzu kasuak kasu

Bak eta BakQ sistemek ezagutza teknologiko eta instalatzeko baldintza gutxiago eskatzen dizkiete erabiltzaileei (ez da ez softwarerik ez irakurgailurik behar) eta ez dituzte beste ziurtagiri aitortu batzuek dituzten arazoak (Javaren bertsioak, sistema eragileen arteko bateragarritasuna...); beraz, errazagoak eta erabilgarriagoak dira.

Argibide gehiago (nola lortu, nola aktibatu, nola erabili, nola berreskuratu pasahitza...) Izenperen web-orrian.

  • Entitate publikoaren ziurtagiri profesionalak/ziurtagiri pertsonalak