Bizkaia.eus

EWSS003C

Titulo Preguntas frecuentes

Ohiko galderak

Eduki publikatzailea

Nahi izanez gero, aukera duzu egoitza elektronikoan nabigatzeko erabiltzaile gisa alta eman beharrik gabe.

Zure identifikazio eta/edo autentifikazio elektronikoa behar duen izapide elektronikoren bat egin nahi duzun lehen aldiz eskatuko zaizu egoitzan alta eman dezazula, baina behin baino ez; horretarako, identifikazio eta komunikaziorako oinarrizko datuak eskatuko zaizkizu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara sartzeko hau egin behar duzu:

  • Google Chrome edo Mozilla Firefox erabiliz, hemen sartu: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
  • Eskuineko goiko ertzean, EREMU PRIBATUA dioen lekuan, klik egin Sarbidean.
  • IDENTIFIKATU sakatu.
  • Aukeratu zer identifikazio-sistema erabili nahi duzun:

BaK

BaKQ

Ziurtagiri digitalak

  • Identifikatu ondoren, bete beharreko orri batera sartuko zara (helbidea, harremanetarako helbide elektronikoa...). Egoitza elektronikora sartzen zaren lehenengo aldian orri hori agertuko zaizu.
  • Nahitaezko eremuak bete ondoren, BERRETSI sakatu.

Dagoeneko alta eman duzu Egoitza Elektronikoan.

Zure datuak NIRE PROFILA atalean kontsultatu ahal izango dituzu

Esteka honetan kontsultatu ditzakezu Bizkaiko Foru Aldundiak sinadura elektrikorako onetsitako sistemak: sinadura elektronikorako onetsitako sistemak.

Identifikazio-mota bakoitza segurtasun-maila bati lotuta dago:

  1. BaK: Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako doako sistema da, eta pertsona fisikoentzat baino ez da.

IZENPE ziurtatze-entitateak eman eta kudeatzen du, eta, emateko, EZ da behar aurrez aurreko identifikazioa. 

Bere emisioa aktibazio-kode baten bitartez hasiko da; kode hori behin bakarrik erabil daiteke, eta eskaria on-line egin daiteke. Aktibazio-kodea duen gutunak zure helbidera bidaliko zaizu.

Identifikazio hori erabili bazenuen alta emateko baina ez baduzu zure pasahitza gogoratzen, sakatu «Pasahitza ahaztu al zaizu?», eta automatikoki bidaliko dizute zure helbide elektronikora.

  1. BaKQ-k BaK baino segurtasun maila altuagoa dauka. Hurrengo bulegoetara bertaratuz eska dezakezu:
  2. Ziurtagiri elektroniko aitortua: NAN elektronikoa, Izenperen ziurtagiria, etab. izan liteke, eta segurtasun-maila altiuena eskaintzen du. Informazio gehiago eskuratzeko: https://www.ebizkaia.eus/eu/onetsitako-sinadura-sistemak

 

Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorra (aurrerantzean, AEE) erregistro bat da, non herritarrek beren borondatez ahalordetzeak eman eta inskriba ditzaketen, ordezkatzen dituzten pertsonek arin jardun dezaten Foru Administrazio honen aurrean.

 

AEEk arindu egiten du inskribatutako ordezkaritza egiaztatzeko prozesua, eta berehala egin ahal izango da; horrela, ordezkariak ez du behin eta berriz aurkeztu behar izango ordezkaritza egiaztatzeko dokumentazioa parte hartzen duen prozeduretan.

 

AEEri buruzko informazio gehiago ikusi ahal izateko, sartu esteka honetan: www.ebizkaia.eus/eu/ahalordetzeen-erregistroa

Beharrezkoa da Bizkaiko Foru Aldundiak sinadura elektronikorako onetsitako sistema bat izatea.

Gaur egun egoitza elektronikoan dauden prozedura, izapide eta zerbitzuetara sartzeko, izapideen katalogoaren bilatzaile aurreratura jo behar duzu, eta "izapidetzeko kanala: elektronikoa; non izapidetu: egoitza elektronikoa" aukeratu.

Egoitza elektronikoaren izapideen katalogoan aurkituko duzu prozedura, izapide eta zerbitzu bakoitzari buruzko informazio zehatza. Katalogoan, alderdi hauei buruzko argibideak izango dituzu: eskabideak aurkezteko epeak, prozedura eta izapideak ebazteko epeak, administrazio-isiltasunaren ondorioak, jar daitezkeen errekurtsoak, aurkeztu beharreko dokumentazioa...  Horrez gainera, izapide elektronikoa egiteko formularioak eskuratu ahal izango dituzu.

Bai. Erregistro elektronikoak frogagiri elektroniko bat emango du automatikoki, idazkia edo eskabidea eta erantsitako dokumentuak aurkeztu direla ziurtatzeko. Informazio hau izango duzu frogagirian: sarrera-erregistroaren zenbakia edo kodea eta aurkezpenaren eguna eta ordua, bidaltzailearen identitatea, kasuan kasuko prozedura, formularioaren izena edo gaia, aurkezpen-formularioan sartutako datuak (hitzez hitz) eta dagokion egiaztapen-kodea (hari esker, aukera izango duzu frogagiria kontsultatzeko, ikusteko eta kopia elektroniko bat inprimatzeko).

Egoitza elektronikoko atal pertsonalizatu bat da, erabiltzaileari aukera ematen diona bere izapideak elektronikoki egiteko eta egoitza elektronikora sartzen doazen prozedura, izapide edo zerbitzuetan eginiko jardueren egoera kontsultatzeko. Horrez gainera, aukera ematen dio aurkeztutako dokumentazio guztira eta bere jakinarazpen zein komunikazioetara sartzeko. 

Egoitza elektronikoko prozedura, izapide edo zerbitzuen jakinarazpenak eta komunikazioak elektronikoki jaso nahi badituzu, erabiltzaile gisa jasota egon behar duzu egoitza elektronikoan, eta zure profilaren datuak beteta eduki behar dituzu. Horrez gainera, aurretik harpidetuta egon behar duzu jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan. Izapide hori modu elektronikoan egin dezakezu, egoitza elektronikoaren bidez, edo, bestela, erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetara bertaratuta. Eskabidea bulegora bertaratuta eginez gero, harpidetza egiteko formularioa aurkeztu edo, hala bada, formulario horretan dauden akatsak zuzentzeko idazkia aurkeztu eta gehienez ere ondorengo 15 egun naturalen barruan gauzatuko da harpidetza.

Behin hori eginda, "nire jakinarazpen eta komunikazioak" atalean izango dituzu eskuragarri harpidetza egin eta hurrengo egunetik aurrera egiten dizkizuten jakinarazpen eta komunikazio guztiak, eta, identifikatu eta autentifikatu ondoren, haietara sartzeko aukera izango duzu.

 

Jakinarazpen edo komunikazioren bat eskuragarri duzun bakoitzean, mezu elektroniko bat jasoko duzu jakinarazpen edo komunikazio elektronikoen zerbitzuan harpidetzean eman d(it)uzun helbide elektroniko(et)an.

Helbide horiek aldatzeko, egoitza elektronikoko "Nire Datuak" atalera sartu behar duzu.

Egoitza elektronikora sartzen doazen prozedura, izapide edo zerbitzuetan, espedienteen izapideen egoera kontsultatu ahal izango da; horretarako, egoitza elektronikoko "nire izapideak" atalera jo behar da, norbera identifikatu eta autentifikatu ondoren. Atal horretan, aukera dago aurkeztutako dokumentazioa kontsultatzeko, eta jakinarazpen zein komunikazioak kontsultatu eta jasotzeko.

Egoitza elektronikoko prozedura, izapide edo zerbitzuren bat edo guztietan jakinarazpenak edo komunikazioak jasotzeari utzi nahi izanez gero, bi aukera dituzu:

  • Bide elektronikoa erabilita: "nire harpidetzak jakinarazpen eta komunikazioetan" atalera sartu behar duzu eta indarreko harpidetza aldatu. Aldaketa egin eta hurrengo egunetik aurrera egiten diren jakinarazpen eta komunikazioak posta arruntaz bidaliko dira.
  • Bulegora bertaratuta: Bizkaiko Foru Aldundiak erregistro-gaietan laguntzeko dituen bulegoetako edozeinetan harpidetzari baja emateko eskabidea aurkeztuta. Azken kasu horretan, baja emateko formularioa aurkeztu edo, hala bada, formulario horretan dauden akatsak zuzentzeko idazkia aurkeztu eta gehienez ere ondorengo 15 egun naturalen barruan gauzatuko da baja.

 

Egoitza elektronikoaren izapideen katalogoko izapide bat bada, hemen ikusi ahal izango duzu: "Nire Izapideak" / "Nire aurkezpenak".

Aurkezpenak 3 erlaitzetan multzokatuta agertzen dira, aurkezpena nork egin duen edo interesduna edo haren ordezkaria nor den kontuan hartuta:

1. "Interesdun moduan":

Erlaitz honetan, izapidearen interesdun gisa egin dituzun aurkezpen guztiak ikusiko dituzu.

2. "Ordezkari moduan":

Ordezkari gisa egin dituzun izapideak soilik ikusi ahal izando dituzu hemen.

"Ordezkari moduan" erlaitza hautatzen duzunean, ez da emaitzarik agertuko goitibeherako menuan ahalorde-emailea aukeratu arte.

3. "Baimendutako pertsona moduan":

Baimendutako pertsona gisa egin dituzun izapideak bakarrik erakusten dira.

Erlaitz hau Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorrean baimendutako pertsona zarenean bakarrik agertuko da.

"Baimendutako pertsona moduan" erlaitza hautatzen duzunean, ez da emaitzarik agertuko goitibeherako menuan baimena ematen duen pertsona eta ahalorde emailea (hala badagokio) aukeratu arte.

Eskaera bat kontsultatzeko, taulako "Ekintzak" zutabean "Kontsultatu" aukera hautatu behar da (eskuineko hiru puntuak aukeratuta), eta "Frogagiria" sakatzerakoan izapide hori egin izanaren egiaztagiria deskargatu dezakezu.

 

 

Egoitza elektronikoaren ziurtagiri bidez identifikatuko dira egoitza elektronikoak.

Egoitza elektronikoak modu fede-emailean identifikatzeko eta haiekin komunikazio segurua bermatzeko balio dute egoitza elektronikoaren ziurtagiriek; hala, eskaintzen den informazioaren pribatutasuna eta osotasuna ziurtatzen dira, eta beste batzuek asmo txarrez eginiko intrusioen biktima izateko arriskua saihesten da.

Egoitza elektronikoaren ziurtagiri aitortua, funtsean, web-zerbitzaria segurua dela ziurtatzen duen agiri bat da, konfiantzazko hirugarren gisa diharduen ziurtapen-zerbitzuen emaile batek ematen duena. Ziurtagiriak egoitza elektronikoaren titularraren identifikazioa jasotzen du, eta dispositibo seguru baten edo bide baliokide baten bidez igortzen da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa sortzen duen 77/2012 Foru Dekretuan ezartzen da egoitza elektronikoak bere gutxieneko edukien artean ziurtagiriak egiaztatzeko sistema izan behar duela eta zuzenean eta doan sartu behar ahal izango dela sistema horretara.

Urrats hauek eman behar dituzu Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoak emandako ziurtagiriaren balioa egiaztatzeko (zuzenean eta doan):

  1. Egin klik zure nabigatzailearen helbide-barran, eta aukeratu "ikusi ziurtagiria". Nabigatzaile bakoitzak bere erara erakutsiko du ziurtagiria, baina beti jasoko du informazio bera.
  2. Ziurtagiriaren edukia ikusi ahal izateko, egin klik "xehetasunak" atalean, eta aukeratu "subjektua" eremua.
  3. Egin klik ziurtapen-bidean egiaztatzeko konfiantzazko zer erro-ziurtagiri erabili den egoitzako ziurtagiria igortzeko eta zer egoeratan dagoen ziurtagiria.
     

www.ebizkaia.eus Izenpe Gune Seguru bat da, balidazio hedatua duena. Hori esteka honetan egiazta dezakezu.

 

Zure eta egoitzaren arteko komunikazioa segurua da. Informazio guztia zifratuta geratzen da. Ziurtagiri elektronikoek alderdi bien identitatea bermatzen dute. Ematen dituzun izaera pertsonaleko datuak ere zifratuta daude, eta, gure sisteman gordetzen direnean, behar diren bideak erabiltzen ditugu babesteko, datuak babesteko lege organikoa eta hura garatzen duen araudia betez. 

Elektronikoki sortutako lokalizatzaile alfanumeriko bat da; dokumentu elektronikoetan txertatzen da dokumentu horien paperezko kopiak benetakoak direla eta balioa dutela egiaztatzeko; egiaztapen hori egiteko, jatorrizko dokumentu elektronikora sartu behar da, egoitza elektronikoaren barruko "dokumentuen egiaztapena lokalizatzailearen eta sinaduren bidez" atalean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa erabiltzen duten organo eta erakunde publikoek elektronikoki sinatutako dokumentu elektronikoek egiaztapen-kode elektronikoa (EKEa) daukate ezkerraldean txertatuta.

Jarduera hauek egin ahal izango dituzu egoitza elektronikoaren barruko "dokumentuen egiaztapena; lokalizatzailearen eta sinaduren bidez" atalean EKEa sartuta:

  • Dokumentua deskargatu eta, horrela, paperezko dokumentuaren benetakotasuna eta osotasuna egiaztatu deskargatutako dokumentuarekin alderatuta.
  • Dokumentuari lotutako sinadurak egiaztatu; horretarako sinaduren zerrendara sartu behar duzu eta hala aukera izango duzu sinatzaileen identitatea, sinatzaileek zerbitzua ematen duten organoa eta sinadura mota egiaztatzeko, bai eta ziurtagiri edo zigilu elektronikoz eginiko sinadurak egiaztatzeko ere.
  • "Sinaduren ziurtagiria" lortu. Ziurtagiri bat sortuko da PDF formatuan. Ziurtagiri horretan ez dira jasoko jatorrizko sinadura elektronikoak; dokumentu sinatuaren ertzean testu bat agertzen da sinatzaileen izena jasotzen duena. Beraz, ez du jatorriko dokumentuaren balio juridikoa.

Egoitza elektronikoak etengabe eskaintzen du bere zerbitzua, eguneko hogeita lau orduz, egun guztietan, eta erregistro elektronikoa ere une oro egongo da funtzionamendu osoan. Epeak zenbatzeko, erregistroak egoitza elektronikoaren egun eta ordu ofizialak hartuko ditu kontuan.

Esteka honetan kontsultatu daitezke interesdunek eta administrazio-organoek bete beharreko epeak zenbatzeko erregistro elektronikoak erabiliko dituen egun eta ordu ofizialak: Egun eta ordu ofizialak.

Egun baliogabe batean egiten den aurkezpena hurrengo egun balioduneko gaueko hamabiak eta segundo batean egindakotzat joko da, salbu eta araudi batek beren-beregi onartzen badu harrera egun baliogabe batean egitea.

Esteka honetan kontsultatu dezakezu Bizkaiko Foru Aldundiak onetsitako egun baliodunen egutegia: Egun baliogabeen egutegia.

Egun baliodun edo naturaletan ezarritako epea zenbatzeko, egun baliogabe batean egiten den aurkezpena hurrengo egun balioduneko gaueko hamabiak eta segundo batean egindakotzat joko da, salbu eta araudi batek beren-beregi onartzen badu harrera egun baliogabe batean egitea. 

Jakinarazpen elektronikoa jaso behar duen pertsona banaiz, epea hamar egunekoa izango da, Egoitza Elektronikoan jakinarazpena eskura jartzen zaidanetik zenbatzen hasita. Ez dut jakinarazpena postaz jasoko. Epe horretan sartzen ez banaiz, jakinarazpena iraungi eta irakurritzat joko da, eta dagozkion ondorioak izango ditu.

Jakinarazpen elektronikoa jasotzera behartuta ez banago, ez dago eperik Egoitza Elektronikoan sartu eta irakurtzeko. Baina kasu horretan jakinarazpena postaz ere bidaliko zait. Jakinarazpenak edukira sartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, dela Egoitza Elektronikoan irakurtzen dudalako, dela Posta Zerbitzuak hura entregatu izanaren berri duelako.

Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorra (aurrerantzean, AEE) erregistro bat da, non herritarrek beren borondatez ahalordetzeak eman eta inskriba ditzaketen, ordezkatzen dituzten pertsonek arin jardun dezaten Foru Administrazio honen aurrean.

AEEk arindu egingo du inskribatutako ordezkaritza egiaztatzeko prozesua, eta berehala egin ahal izango da; horrela, ordezkariak ez du behin eta berriz aurkeztu behar izango ordezkaritza egiaztatzeko dokumentazioa parte hartzen duen prozeduretan.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen