Bizkaia.eus

EWSS003C

Titulo Preguntas frecuentes_ REA

Ahalordetzeen erregistroa: Ohiko galderak

Eduki publikatzailea

Interesdunek zerbitzuak eska ditzakete eta/edo izapide administratiboak egin ditzakete Bizkaiko Foru Aldundian, hirugarren pertsona baten bitartez (ordezkaria). Ordezkaria Bizkaiko Foru Aldundiarekiko harremana bere gain hartzen duen pertsona da, ordezkatzen duen pertsonak hori egin beharrik izan ez dezan. 

Borondatezko ahalordetzeak:

  • Administrazio foral honen aurrean emandakoak (apud akta)
  • Dokumentu publikoaren bidez emandako ahalordetzeak
  • Notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu pribatuaren bidez emandako ahalordetzeak
  • Gaikuntza emateak

 

Legezko ordezkaria.

  • Zerga esparrua (adibidea: Ondorengoa)
  • Esparru orokorra (adibidea: Tutoretza)

 

Baimenak (langileei)

  • Erakundearena
  • Ordezkariarena

 

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

AEEn inskribatutako ahalordetzeen irismena Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen-eremura mugatzen da, eta hari lotutako ahalmenek zehaztuko dute. Honako hauen artean aukeratu ahal izango da (ahalordetze motaren arabera):

 

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren edo haren sail baten edo batzuen aurrean EDOZEIN administrazio-jarduketa egiteko baimena ematea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren edo haren sailetako baten aurrean administrazio-jarduketa edo -izapide JAKIN BATZUK egiteko baimena ematea.

 

AEEn inskribatutako ahalordetzearen irismena horri lotutako ahalmenek zehaztuko dute.

 

AEEk ahalmen hauek ezartzen ditu:
 

A AHALMENA
Interesdunak eskaturik hasitako prozeduretan eskaerak eta idazkiak aurkeztea, dokumentuak aurkeztea, eskaerak borondatez edo organoak eskaturik zuzentzea. Eskaera zuzendu eta hobetzetik eratorritako jakinarazpenak jasotzea barne hartzen du, eta ahalmena ematen du lehen adierazi diren jarduketekin lotutako datuen/informazioaren kontsultara sartzeko
 

B AHALMENA
Interesdunak eskatuta nahiz ofizioz abiarazitako prozeduretan eskaerak eta idazkiak, errekurtsoak eta erreklamazioak aurkeztea, akzioetan atzera egitea, eskubideak hartu edo aitortzea, eta ordezkatuari dagozkion jarduketa guztiak egitea, eta ahalmena ematea deskribatutako jarduketekin lotutako datuen/informazioaren kontsultara sartzeko, bai eta jakinarazpenak jasotzeko ere (d ahalmenean adierazitako jakinarazpenak izan ezik).
 

C AHALMENA 
Ordezkatutako pertsonaren datuen-informazioaren kontsultara sartzea.
 

D AHALMENA
Administrazioak prozedurak ofizioz hasiko dituela adierazten duten jakinarazpenak jasotzea.
 

GD AHALMENA
Ogasun eta Finantza Sailaren zorrak kudeatu: gerorapenak, konpentsazioak eta ordainean emateak.

Ahalordetze-motaren araberakoa izango da:

 

  • Inskripzioa kanal elektronikoaren bidez egiteko, beharrezkoa da identifikazio- eta sinadura-sistemak onartutako bitarteko bat izatea egoitza elektronikoan erabiltzeko, administrazio honen sinadura elektronikoko politikaren arabera.
  • Aurrez aurre egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da.

Inskripzio motaren araberakoa izango da.

Oro har, automatikoa izango da, salbu eta parte-hartzaileetako baten berariazko adostasuna beharrezkoa bada edo berrikusi beharreko dokumentazioa aurkezten bada.

Nolanahi ere, beti 10 egun balioduneko gehieneko epean, inskripzioari alta ematen zaion egunetik zenbatzen hasita.

Ahalordea erregistratzerakoan ezartzen dena, betiere 5 urtetik gorakoa izan gabe.

Ogasun eta Finantza Sailarekin hitzarmena sinatuta duten gaitutako ordezkarien kasuan, gehieneko indarraldia 7 urtekoa da.

Inskripzio motaren arabera, ahalordetzeen erregistro elektronikoak hainbat ekintza egiteko aukera emango dizu: